188 Kapitalizazio eragiketetatik eta bizitza edo elbarritasun aseguruen kontratuetatik datozen errentak edo kapital higikorraren etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena

Nork aurkeztu behar du?

188 eredua aurkeztera behartuak daude kapitalizazioko eragiketetatik eta bizi edo baliaezintasuneko aseguruen kontratuetatik sortutako kapital higiezinaren errentak edo etekinak ordaintzen dituzten pertsona edo entitateak.

Zer aitortzen da?

Aitorpenaren urtean ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira.
Eredu horretan 128 ereduan urtean zehar aitortutako errentak erlazionatzen dira.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez: ZergaBidea plataforma erabiliz, edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. 
  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.
  • Papera: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua edo Gipuzkoako estanko baimenduetan eskuratutako inprimakia Finantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Diseinu logikoak

Araudia

555/2017 Foru Agindua, abenduaren 29koa, 181 eredua eta 188 eredua aldatzen dituena

676/2015 Foru Agindua, abenduaren 29koa, 188 eredua «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak). Kapitalizazio eragiketetatik eta bizi edo elbarritasuneko aseguru kontratuetatik datozen errenten edo kapital higigarriaren etekinen atxikipenen eta konturako sarrerak. Urteko laburpena» eta hori aurkezteko moduak eta epeak onartzen dituena.(PDF)

17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

128 Kapitalizazio eragiketetatik eta bizitza edo elbarritasun aseguru kontratuetatik datozen errentak edo kapital higikorraren etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)