30A Egintza Juridiko Dokumentatuak. Merkataritzako agiriak

Nork aurkeztu behar du?

  • Banakako enpresariek edota enpresen ordezkariek, kanbio-letraren balio bereko merkataritzako agiriren bat egiten badute.  
  • 192.323,87 euro baino gehiagoko kanbio-letrak egiten dituzten pertsonek.
  • Atzerrian egindako merkataritzako agiri baten lehen edukitzaileak, baldin eta bere ohiko egoitza edo zerga egoitza Gipuzkoan badu.

Zer aitortzen da?

  • Ordaindukoak, ordainagiriak edota igorpen funtzioa betetzen duten edo kanbio-letraren ordezkoak diren agiriak.
  • 192.323,87 euro baino gehiagoko kanbio-letretan, zenbateko hori gainditzen duten kopuruak; eta gehiegizko horiek, dirutan kitatuko (ordainduko) dira.
  • Atzerrian luzatutako kanbio-letrak.

Ordaindu beharreko kuota 18/1987 Foru Arauak, abenduaren 30ekoak, ezarritako eskalaren arabera finkatuko da.

Aurkezteko modalitatea

Aurkezteko lekuak

Aurkezteko epea

30 lanegun (astelehenetik ostiralera), zergapetu beharreko transakzioa gauzatzen denetik aurrera, hau da, zerga honi lotutako agiri oro luzatzen denetik aurrera.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Araudia

18/1987 Foru Araua, abenduaren 30ekoa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarena (PDF)

9/2011 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Gipuzkoako lurralde historikoko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena (PDF)

757/2011 Foru Agindua, irailaren 15ekoa, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga merkataritza dokumentuen modalitatean aitortzeko 30A eredu berria onartzen duena (PDF)

Informazio interesgarria

Zerga epez kanpo ordaintzen baduzu edota kanbio-letrak zenbatekoaren arabera behar den moduan tinbratu gabe luzatzen badituzu, letra horiek gauzatzeko edo kobratzeko eskubidea galduko duzu.