349 EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa

 

BREXITari buruzko informazioa

Nork aurkeztu behar du?

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 79. artikuluak (PDF gaztelaniaz) jasotzen duen moduan, batasun barruko ondasun entregak edo eskurapenak edota eragiketa triangeluarrak egin dituzten zergadunek edota batasun barruko zerbitzuak jaso edo prestatu dituztenek  aurkeztu behar dute 349 eredua.

Zer aitortzen da?

Aurreko zerga-aldian egindako eragiketak aitortzen dira.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez:  ZergaBidea plataforma bidez,  bai zuzenean edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.
  • Ordenagailuz irakurtzeko euskarria (CDa, USB irakurgailua,...): Derrigorrezkoa 100 eragiketa baino gehiago aurkezten direnean, aurkezpena internet bidez egin ez bada behintzat.
  • Paperean: 349 inprimakia bete eta aurkeztuz. Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua Finantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz.

Aurkezteko lekuak

Inprimaki eta diskete modalitateetarako:

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.

Aurkezteko epea

  • Oro har: Hilekoa. Dagokion hilabetea amaitu ondorengo hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan aurkeztu behar da, bi salbuespen eginda: Uztailari dagokiona abuztuan eta irailaren lehen hogeita bost egun naturalen barruan aurkeztu ahal izango da, eta abendukoa, berriz, urtarrilaren lehen hogeita hamaika  egun naturalen barruan aurkeztu beharko da.
  • Hala eta guztiz ere, Aitorpen laburbiltzailean adierazi behar diren ondasun salmenta eta zerbitzu prestazioen metatutako zenbateko osoa ez bada izan, ez erreferentziazko hiruhilekoan ez aurreko lau hiruhileko natural bakoitzean, 50.000 eurokoa baino handiagoa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kanpoan utzita, dagokion hiruhilekoa amaitu ondorengo hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan aurkeztu beharko da aitorpen laburbiltzailea. Urteko azken hiruhilekoari dagokion aitorpena, ordea, urtarrilaren lehen hogeita hamaika egun naturalen barruan aurkeztuko da.
  • Beste aldetik - 2019 eta aurreko ekitaldietarako- aurreko urtean 15.000 euro arteko batasun barruko emate salbuetsiak egin dituztenek  urte naturalari buruzko aitorpen bakar bat aurkeztuko dute, baldin eta aurreko urteko eragiketen bolumena 35.000 eurora iristen ez bada.

      Urteko aurkezpena egiteko aukera hau kendu da, 2020ko martxoaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. Era berean eskuratu ahal izango da Gipuzkoako estanko baimenduetan.

  • 349 eredua (PDF). EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa. Indarrean dagoen eredua.

Araudia

 

3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

37/1992 Legea (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa  (PDF gazteleraz)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) abenduaren 29koa, BEZari buruzkoa (BOE, 1992-12-31)

575/2022 Foru Agindua, (2022ko abenduren 23ko GAO), abenduaren 18koa, urtarrilean aurkeztekoak diren aldizkako aitorpen eta autolikidazioak aurkezteko borondatezko epea urtarrilaren 31ra arte luzatzen duena. (PDF)

22/2021 Foru agindua, urtarrilaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita 126/2020 Foru Agindua, martxoaren 18koa, Batasunaren barruko eragiketen aitorpen laburtzaileari buruzko 349 eredua eta hura aurkezteko diseinu fisiko-logikoak, tokia, modua eta epea onartzen dituena. (GAO, 2021-01-26) (PDF)

126/2020 Foru Agindua, martxoaren 18koa, batasun barruko eragiketen aitorpen laburtzaileari buruzko 349 eredua eta hura aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak eta tokia, modua eta epea onartzen dituena.  (GAO, 2020-03-23) (PDF)

629/2013 Foru Agindua, uztailaren 4koa, Europar Batasunaren barruan egindako eragiketen aitorpen laburbiltzailea aurkezteko 349 eredu berria onartu eta ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri magnetikoaren diseinu fisiko eta logikoak ezartzen dituena (GAO, 2013-07-10) (PDF)

714/2011 Foru Agindua, abuztuaren  9koa, 349 ereduan bi gako berriak sartzen disuena (PDF)

170/2011 Foru Agindua, otsailaren 18koa, 349 ereduaren aurkezpenean identitatea kontraste tatuaren bidez frogatzeko aukera kentzen duena (PDF)

1.011/2010 Foru Agindua, azaroaren 24koa, zerga arloko zenbait tramite bide elektronikoz egiteko obligazioa arautzen duena. (PDF)

Informazio interesgarria

  • Batasun barruko emateak salbuetsitzat hartuko badira, bezeroak derrigorrez Espainiaz bestelako estatu kide batek emandako IFZ/BEZ egiaztatu beharko du.
  • Estatu kide bateko enpresari edo profesional baten batasun barruko IFZ/BEZaren baliozkotasuna, VIES zentsuan egiazta daiteke. Gogoan izan: zure bezeroa VIES Zentsuan ez badago, eragiketa ez dago salbuetsia eta, beraz, BEZ jasanarazi behar diozu.
  • Aitorpen laburtzailea, 349 eredua, bakar-bakarrik aipatu eragiketak egin diren zerga-aldietan aurkeztuko da, urteko aitorpen-laburpenik ez dago (aurreko urtean 15.000 euro baino gutxiagoko batasun barruko emate salbuetsiak egin dituztenek izan ezik, baldin eta eragiketen bolumen osoak 35.000 euro gainditu ez badituzte, urteko aitorpena aurkeztu beharko dutela).