592 Berrerabili ezin diren Plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. 592 eredua.

Nork aurkeztu behar du?

Behartuta daude 592 eredua aurkeztera plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien fabrikatzaileek eta batasun barruko eskurapenak egiten dituztenek.

Zer aitortzen da?

Likidazio aldian egindako eragiketak.

Aurkezteko era

• 592 eredua Interneten dagoen ZergaBidea plataforma erabiliz.  

Aurkezteko epea

Likidazio aldia hiruhileko naturala izango da, non eta zergadunak, balio erantsiaren gaineko zergaren eremuan, ez duen hilabetea likidatu behar den eragiketa bolumenari edo zerga horren araudian aurreikusitako bestelako zirkunstantziei erreparatuta, kasu horretan, zerga honen likidazio aldia hilabetea ere izango baita.

592 ereduaren aurkezpena eta, hala badagokio, zerga zorraren ordainketa, kasuan kasuko likidazio aldia amaitu eta hurrengo hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan egingo da, bi kasu hauetan izan ezik: urtarrilari dagokion aurkezpena hil horren 31ra arte luzatuko da, eta uztaileko likidazio aldiari dagokiona, berriz, abuztuan eta irailaren lehen hogeita bost egun naturalen barruan egin ahal izango da.

Itzulketa eskaera. Berrerabili ezin diren Plastikozko ontzien gaineko zerga berezia.

Maiatzaren 9ko 1/2023Foru Dekretu Arauemailearen 15.1 artikuluan aipatzen diren inportatzaileek eta eskuratzaileek erabili beharreko eredua.

 

Araudia

1/2023 Foru Dekretu Arauemailea, maiatzaren 9koa, plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga bereziari buruzkoa.

152/2023 Foru Agindua, apirilaren 5ekoa, zeinaren bidez onesten baita 592 eredua –«Plastikozko ontziez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa»– izenekoa, eredu hori aurkezteko modua eta prozedura zehazten baitira, baita plastikozko ontzi ezberrerabilgarrien gaineko zerga bereziaren itzulketa eskatzeko modua eta prozedura ere, eta lurralde erregistroan inskribatzea, kontabilitatea eramatea eta izakinen erregistro liburua aurkeztea arautzen baita.