714 Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga

  

Hemen aurkezten diren datuak 2015. urteko Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergaren aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2016. urtean aurkeztu behar da. 

Nork aurkeztu behar du? 

Zergaren subjektu pasiboak dira: 

• Obligazio pertsonalarengatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadun gisa lotuta dauden pertsona fisikoak eta bestetik, lurralde espainiarrean egoiliar ez direnei, azken egoitza Gipuzkoan izan dutenean, betiere Gipuzkoan tributatzea aukeratzen badute obligazio pertsonalaren arabera. Aukera hori egiteko, zerga honen autolikidazioa aurkeztu beharko da Gipuzkoan egoiliar izateari uzten zaion lehen ekitaldian

• Obligazio errealarengatik, lurralde espainiarrean egoiliar ez diren pertsona fisikoei, lurralde espainiarrean kokatutako ondasun eta eskubideen titular direnean, baldin eta ondasun eta eskubide horien baliorik handiena euskal lurraldean egonik, Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutakoen balioa beste lurralde historikoetako bakoitzean kokatutakoena baino handiagoa bada.

Obligazio pertsonalaren kasuan, zerga honetan autolikidazioa sinatzera eta autolikidazioa aurkeztera behartuta egongo dira zergaren arauei jarraituz zehaztutako kuota likidoa ordaintzeko ateratzen zaien zergadunak. Era berean, likidazioak sinatu eta aurkeztera behartuta egongo dira,  zergaren arauei jarraituz zehaztutako zergadunaren ondasun eta eskubideen balioa –salbuetsiak barne– 3 milioi eurotik gorakoa denean.

Obligazio errealaren kasuan, zerga honetan autolikidazioa aurkeztera eta sinatzera behartuta egongo dira obligazio erreal horren ondorioz zerga honen arauei jarraituz zehaztutako oinarri likidagarria 200.000 eurotik gorakoa duten zergadunak.

Zer aitortzen da? 

Zergadunak 2015eko abenduaren 31n bere titularitatekoak dituen ondasun eta eskubide ekonomiko guztiak, kontuan hartu gabe ondasun eta eskubide horiek non dauden. 

Ondasun eta eskubide salbuetsiak

Ondasun, eskubide eta zorren balorazioa

Autolikidazioaren kalkulua

Aurkezteko modalitateak

Internet (partikularrak eta ordezkari profesionalak) 

Aurkezteko epea 

Aitorpena aurkezteko epea 2016ko apirilaren 18an hasi eta urte horretako ekainaren 25ean amaituko da. 

Laguntza programa

Behin betiko laguntza programa 2016/04/08tik aurrera izango da eskuratzeko moduan. Bien bitartean, 2015eko aberastasuna programaren simulatzailea erabil dezakezu.

Hautatu laguntza programa: 

Laguntza programa (HTML) 

Beharkizuna: Interneteko konexioa, JAVA 1.6 edo makina virtual berriagoa (ez baduzu instalatuta, sakatu JAVA deskargatu

Oharra: Aplikazioaren tamaina dela-eta, litekeena da instalazioak minutu batzuk behar izatea. 

Gidaliburuak 

Gidaliburu honetan aitorpena egiteko garaian sortzen zaizun edozein zalantza kontsulta dezakezu: aitorpena nola kalkulatu, aitorpena aurkezteko obligazioa, ondasun, eskubide eta zorren balorazioa, eta abar. 

Hizkera errazean idatzita dago, eta atal guztietan adibideak ditu. 

2015eko Aberastasunaren gaineko zergaren gidaliburua (PDF) 

Araudia 

Aberastasunaren gaineko Zergaren araudia, 2015/12/31n indarrean dagoena

Informazio interesgarria 

• Begira ezazu garraiorako ibilgailuaren balorazioa, aitorpena behar bezala kalkulatzeko. 

Lotutako ereduak 

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga