714 Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga

Hemen aurkezten diren datuak 2017. urteko Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergaren aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2018. urtean aurkeztu behar da.

Nork aurkeztu behar du?

Zergaren subjektu pasiboak dira:

  • Obligazio pertsonalarengatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadun gisa lotuta dauden pertsona fisikoak eta bestetik, lurralde espainiarrean egoiliar ez direnei, azken egoitza Gipuzkoan izan dutenean, betiere Gipuzkoan tributatzea aukeratzen badute obligazio pertsonalaren arabera. Aukera hori egiteko, zerga honen autolikidazioa aurkeztu beharko da Gipuzkoan egoiliar izateari uzten zaion lehen ekitaldian
  • Obligazio errealarengatik, lurralde espainiarrean egoiliar ez diren pertsona fisikoei, lurralde espainiarrean kokatutako ondasun eta eskubideen titular direnean, baldin eta ondasun eta eskubide horien baliorik handiena euskal lurraldean egonik, Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutakoen balioa beste lurralde historikoetako bakoitzean kokatutakoena baino handiagoa bada.

Obligazio pertsonalaren kasuan, zerga honetan autolikidazioa sinatzera eta autolikidazioa aurkeztera behartuta egongo dira zergaren arauei jarraituz zehaztutako kuota likidoa ordaintzeko ateratzen zaien zergadunak. Era berean, likidazioak sinatu eta aurkeztera behartuta egongo dira, zergaren arauei jarraituz zehaztutako zergadunaren ondasun eta eskubideen balioa –salbuetsiak barne– 3 milioi eurotik gorakoa denean.

Obligazio errealaren kasuan, zerga honetan autolikidazioa aurkeztera eta sinatzera behartuta egongo dira obligazio erreal horren ondorioz zerga honen arauei jarraituz zehaztutako oinarri likidagarria 200.000 eurotik gorakoa duten zergadunak.

Zer aitortzen da?

Zergadunak abenduaren 31n bere titularitatekoak dituen ondasun eta eskubide ekonomiko guztiak, kontuan hartu gabe ondasun eta eskubide horiek non dauden.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet (partikularrak eta ordezkari profesionalak)

Aurkezteko epea

Aitorpena aurkezteko epea 2018ko apirilaren 23an hasi eta urte horretako ekainaren 30ean amaituko da.

Laguntza programa

Behin betiko laguntza programa 2018/04/16etik aurrera izango da eskuratzeko moduan.Bien bitartean, 2017ko aberastasuna programaren simulatzailea erabil dezakezu.

Hautatu laguntza programa:

Gidaliburua

Gidaliburu honetan aitorpena egiteko garaian sortzen zaizun edozein zalantza kontsulta dezakezu: aitorpena nola kalkulatu, aitorpena aurkezteko obligazioa, ondasun, eskubide eta zorren balorazioa, eta abar.

Hizkera errazean idatzita dago, eta atal guztietan adibideak ditu.

2017ko Aberastasunaren gaineko zergaren gidaliburua (PDF)

Araudia

Informazio interesgarria

Lotutako ereduak