721 eredua. Atzerrian kokatutako diru birtualari buruzko aitorpen informatiboa

Zein dago aurkeztera behartuta?

Espainiako lurraldean egoitza duten pertsona fisiko eta juridikoak, pertsona edo entitate ez-egoiliarrek lurralde horretan dituzten establezimendu iraunkorrak eta, orobat, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 35.3 artikuluan aipatzen diren entitateak, atzerrian kokatutako diru birtualen titular direnean, haiei dagokienez onuradun edo baimendun gisa ageri direnean, horien gainean xedatzeko ahalmenen dutenean edo haien titular erreal direnean, betiere gako kriptografiko pribatuak hirugarrenen izenean babesteko zerbitzuak ematen dituzten pertsona edo entitateen zaintzapean badaude diru birtuala mantendu, biltegiratu eta transferitzeko, hori guztia abenduaren 31 erreferentzia hartuta.
Betebehar hori izango dute, halaber, diru birtual horien titular, baimendu edo onuradun izan direnek, haien gainean xedatzeko ahalmenen bat izan dutenek, edo aitorpenaren urteko edozein unetan titular errealak izan direnek, baldin eta urte horretako abenduaren 31n izaera hori galdu badute.
 

Zer aitortzen da?

Zerga Administrazioari eman beharreko informazioak datu hauek jaso behar ditu:
a)    Diru birtuala mantendu, biltegiratu eta transferitzeko asmoz, gako kriptografiko pribatuak hirugarrenen izenean babesteko zerbitzuak ematen dituen pertsona edo entitatearen izen-abizenak edo sozietate izena edo izendapen osoa, haren egoitza fiskalari dagokion herrialdeko identifikazio fiskaleko zenbakia, halakorik badu, eta bizilekua edo webgunearen helbidea.
b)    Diru birtual mota bakoitzaren identifikazio osoa.
c)    Diru birtual mota bakoitzak abenduaren 31n dituen saldoak, diru birtualeko unitateetan adierazita eta eurotan baloratuta.
 

¿Noiz dago zergaduna behartua aitortzera?

Atzerrian kokatutako diru birtuala aitortzera behartuta egoteko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Abenduaren 31n eurotan baloratutako diru birtualen saldoak 50.000 eurotik gorakoak izatea batera hartuta.
  • Diru birtual horiek gako kriptografiko pribatuak hirugarrenen izenean babesten dituzten pertsonek edo entitateek zaintzea, diru birtuala mantendu, biltegiratu eta transferitzeko.
  • Aurreko paragrafoan aipatzen diren pertsonak edo entitateak ez izatea egoiliarrak Espainiako lurraldean, edo atzerrian egoiliartutako pertsona edo entitateen Espainiako establezimendu iraunkorrak.

Aitorpen hau aurkeztetik salbuetsita daude: 

  • Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 12. artikuluko entitateak.
  • Titular gisa pertsona juridikoak dituztenak, beren kontabilitatean banaka erregistratuta badaude.
  • Titular gisa pertsona fisiko egoiliarrak dituztenak, egiten duten jarduera ekonomikoaren kontabilitatea Merkataritza Kodearen araberakoa bada eta dokumentazio horretan erregistratuta badaude.
  • Abenduaren 31n eurotan baloratutako saldoek, batera hartuta, 50.000 euroko kopurua GAINDITZEN EZ dutenean.

Urtero aitortu behar da?

Hurrengo urteetan, aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da, baldin eta, atzerriko diru birtualen abenduaren 31ko baterako saldoa, eurotan baloratua, 50.000 eurotik gorakoa bada.
Nolanahi ere, hurrengo urteetan aitorpena aurkeztu beharko da jada aitortuta dauden ondasunetarako, baldin eta haiei dagokienez zergadunak aitortzeko betebeharra ekarri zuen izaera galdu badu.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

Informazioa ze urteri dagokion, eta hurrengo urteko apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartean aurkeztuko da.

Inprimakia

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Araudia

47/2013 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena

571/2023 Foru Agindua, abenduaren 16koa, zeinaren bidez onesten baitira «Atze rrian kokatutako diru birtualari buruzko aitorpen informatiboa» izena duen 721 eredua eta hura aurkezteko modua eta epea, eta zeinaren bidez alda tzen baita 168/2022 Foru Agindua, martxoaren 17koa, «Atzerrian kokatutako ondasun eta eskubideei buruzko aitorpen informatiboa» aurkezteko erabili beharreko 720 eredua eta haren aurkezpen modu eta diseinu logikoak onesten dituena atzerrian kokatuta dauden ondasun eta eskubideei buruz informatzeko erabili beharreko 720 aitorpen eredua eta eredu honen aurkezpen modua eta diseinu logikoak onartzen dituena.

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

714 Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak).