Mugaldeko langileak


Frantzian bizi eta Gipuzkoan besteren konturako langileak direnek, zenbait sari publiko salbuetsita, oro har, egoiliarrak diren herrialdean aurkeztu beharko dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena.

Kasu horretan, Mugaldeko Langileen Erregistroan (002 eredua) izena eman ahal izango dute lortutako lanaren etekinak Gipuzkoako Lurralde Historikoan zergapetuta ez egoteko, eta ondorioz, jatorrian eginez atxikipena.

Baina zenbait eskakizun beteta, Gipuzkoako Lurralde Historikoan tributatu ahal izango dute Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan eta Europar Batasuneko beste estatu batzuetan egoitza duten zergadunentzako aukerako erregimena aplikatzea eska dezakete.

Langile publikoak fondoak ordaintzen dizkien estatuan bakarrik zergapetu daitezke, beraz, Frantzian bizi eta beren zerbitzuak Gipuzkoan nazionalitate espainiarreko entitate publikoentzako eskaintzen dituzten funtzionario guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren aurrean zergapetuak daude Ez-egoiliarren Errentaren Gaineko Zergan, eta Europar Batasunean bizi diren zergadunentzako aukerako erregimena ere hautatu ahal izango dute.