Gasolio Profesionala

  1. 2. paragrafoan aipatutako ibilgailuen titularrek, paragrafo horretan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, eskubidea izango dute Hidrokarburoen gaineko Zergaren zati bat itzultzeko, ibilgailu horien motorrean erregai gisa erabili den erabilera orokorreko gasolioari dagokionez.
  2. 1. paragrafoan aipatzen diren ibilgailuak honako hauek dira:
    a) Merkantziak errepidez, besteren kontura edo norberaren kontura garraiatzeko bakarrik diren ibilgailuak, 7,5 tona edo gehiagoko baimendutako gehieneko pisuarekin.
    b) Bidaiariak garraiatzeko ibilgailu motordunak, erregularrak edo noizbehinkakoak, M2 edo M3 kategorietan sartuak.
    c) Taxiak.
  3. Aurreko paragrafoan aipatutako ibilgailuen titularrek jarduera gauzatzeko gaitzen duen administrazio-titulua izan beharko dute.

Gasolio profesionalaren txartelak ematen dituzten entitateak

  1. Entitateen zerrenda (PDF)

Inprimakiak

Zerbitzuak eta tramiteak Internet bidez

Gasolio Profesionalaren onuradunen erroldan izena ematea eta urtean egindako kilometroen aitorpena

ZergaBidearen bitartez egin daitezke:

Horretarako beharrezkoa da baimendutako nortasunaren ziurtagiriren bat izatea (BakQ, ziurtagiri digitala…).

Gasolio profesionalaren itzulketen kontsulta

Ikusgai daude ZergaBidean sartzeko BakQ edo ziurtagiri digitala duten gasolio profesionaleko erabiltzaileek egindako hornidurak:

Araudia

154/2023 Foru Agindua, apirilaren 5ekoa, gasolio profesionalaren kontsumoagatik jasandako hidrokarburoen gaineko zerga zati batean itzultzeko prozedura ezartzen duena, eta nekazaritzan eta abeltzaintzan gasolio erosketak direla-eta jasandako hidrokarburoen gaineko zerga itzultzeko prozedura ezartzen duen martxoaren 25eko 274/2010 Foru Agindua aldatzen duena.