Gerorapenak eta zatikapenak


Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorrak 64. eta 79. artikuluetan (PDF) ezarritako eran onartuko du Administrazioak zorren ordainketa geroratzea edo zatikatzea.

Herri Ogasunaren titulartasuna duten zerga zor guztiak eta izaera publikoko gainerakoak geroratu daitezke, honako hauek izan ezik:

  1. Efektu tinbratuen bidez ordainarazten diren zerga zorrak.
  2. Zenbait Garraiobideren gaineko Zergatik datozen zorrak.
  3. Jokoaren gaineko tributuetatik datozen zorrak.
  4. Atxikitzailearen edo kontura sartzera behartutakoaren zerga obligazioei dagozkienak, erregelamenduz ezartzen diren kasuetan.
  5. Zergapekoa konkurtsopean geratzen bada, konkurtso legeriaren arabera masaren aurkako kreditutzat hartzen direnak.
  6. Foru arau honetako VII. tituluan araututako estatu laguntzak berreskuratzeko erabakiak exekutatzearen ondorioz sortutakoak.

Ordainketa geroratua duten kopuruek, kanpoan utzita epe exekutiboko errekarguak, halakorik bada, Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 26. artikuluan aipatzen den berandutza interesa sortuko dute.

Gerorapen eta zatikapenei buruzko informazio gehiago

Modalitateak
Ordainketa geroratu edo zatikatzeko modalitateak aipatzen dira, kontuan hartuta zorra zenbatekoa den, bermerik duen edo ez, eta epeak zenbat diren.

Interesen kalkulua
Zorraren ordainketa geroratu edo zatikatzeagatik sortzen diren berandutza interesen kostua adierazten da.

Eskaerak
Gerorapena edo zatikapena eskatzeko onartuta dauden modalitateak adierazten dira.

Kontsulta
Bizirik dauden gerorapen eta zatikapen espedienteak ikusten dira.

Araudia
Gerorapenen eta zatikapenen inguruko araudiaren informazioa.