Epez kanpo al nago?


Derrigorrez aurkezteko epea amaitu ondoren, zergadunak bere borondatez Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren edozein aitorpen (670_671_672 ereduak) aurkeztu ahal izango du.

Aitorpena aurkezten ez badu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak zerga egoera erregularizatzera behartu dezake, kuotaren gainean %150 arteko zigorra ezarriz.

Aurkezteko modalitateak

Aitorpena paperean aurkeztu ahal izango da, kasuan-kasuan bidezkoa den ereduan.

Aurkezteko modalitate eta lekuak Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren 670 ereduan, 671 ereduan, 672 ereduan kontsulta ditzakezu.

Errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak aitorpena epez kanpo aurkezteagatik

Zergadunak aurkezten duen autolikidazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak aztertuko du, eta emaitza ordaintzekoa bada, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu aurkezpenean izan duen atzerapenagatik.

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa bada:

  • 3 hilabete arteko atzerapena: %2ko errekargua eta berandutza interesak aplikatuko dira.
  • 4 hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua eta berandutza interesak aplikatuko dira.
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua eta berandutza interesak aplikatuko dira.

Aitorpenaren emaitza ez denean ordaintzekoa:

Zigorra 200 euroko isuna izango da, kasu gehienetan, Foru Ogasunarentzako kalte ekonomikorik eragin ez den edo eragingo ez den kasuetan.