Zein dira Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) hobariak?


Zergaren kuota osoaren gainean honako hobari hauek arautu ahal izango dituzte udalek:

  • Sustatzailearen aldeko hobaria, betekizun jakin batzuk betetzen badira.
  • Familia ugariko titularren aldeko hobaria.
    Babes Ofizialeko Etxebizitza berrien hobaria eta etxebizitza horiei atxikitako garaje eta trastelekuen aldekoa, behin betiko kalifikazio hori esleitzen zaienean.
  • Ondasun higiezinen hobaria, baldin eta eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira.
  • Ondasun Higiezinen hobaria, "Etxebizitza Hutsaren Programaren “ barruan lagatzeko (errentan emateko) badira.

Onura horiek eskuratzeko bete behar diren eskakizun eta baldintzak ikusteko, saka ezazu Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kanpainako hobariak.