Epez kanpo al nago?


Telekomunikazioetako operadoreen udal zergen aitorpen-likidazioak (810 eredua eta 890 eredua) aurkezteko epea amaituta ere, zergadunak bere borondatez epez kanpo aurkez dezake, baldin eta, behartuta egon arren, aitorpena bere garaian aurkeztu ez badu.

Horrela egin ezean, Foru Ogasunak zerga egoera erregularizatzera behartu dezake, zerga kuotaren gainean %150 arteko zigorra ezarriz.

Aurkezteko modalitateak

Aitorpena paperean aurkeztu ahal izango da. Modalitate hauek Telekomunikazioetako operadoreen udal zergen 810 ereduan edo 890 ereduan kontsulta daitezke.

Errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak aitorpena epez kanpo aurkezteagatik

Zergadunak aurkezten duen aitorpen-likidazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du, eta bere emaitzaren arabera, hau da, negatiboa (emaitza 0 ) edo konpentsatzekoa (zergadunaren aldeko emaitza) edo positiboa eta ordaintzekoa (zergadunak Ogasunari ordaintzekoa) atera den, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu aurkezpenean izan den atzerapenagatik.

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa bada:

  • 3 hilabete arteko atzerapena: ordaindu beharreko kuotaren gaineko %2ko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • 4. hilabetetik urtebete arteko atzerapena: %5eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.

Aitorpenaren emaitza negatiboa edo konpentsatzekoa bada:

  • 2005eko uztailaren 1a baino lehen aurkeztu beharreko aitorpenak: 90,15 euroko isuna.
  • 2005eko uztailaren 1az geroztik aurkeztu beharreko aitorpenak: 100 euroko isuna.