Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?


Telekomunikazioetako operadoreen udal zergen aitorpen-likidazioa (810 ereduan. Leiho berrian irekiko da. edo 890 ereduan. Leiho berrian irekiko da.) aurkeztu ondoren zergadunak bertan akatsak edo ez egiteak antzematen baditu, ildo horretan Foru Ogasunaren errekerimendurik jaso gabe, borondatez erregulatzea eska dezake.

Akatsak edo ez-egiteak izan daitezke:

  • Foru Ogasunaren kalterako: aitorpenean, benetan fakturatutako sarrera gordinen kopurua baino gutxiago jartzeagatik.
  • Zergadunaren kalterako: aitorpenean, benetan fakturatutako sarrera gordinen kopurua baino gehiago jartzeagatik.

Prozedura

1.Idatzi bat aurkeztuz

Bietan ere, zergadunak honako prozedurari jarraituko dio:

  • Idatzi bat aurkeztuko du Gipuzkoako Foru Ogasunean, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua, 2. 20018 Donostia), identifikatuz eta zuzenketaren arrazoia azalduz. Idatziari, frogagiria erantsiko zaio.
  • Inprimaki ofiziala (810 eredua edo 890 eredua, Telekomunikazioetako Operadoreen udal zergei buruzkoa) ez da bete eta aurkeztu behar.
  • Zerga egoera erregularizatzeak diru-sarrera egin beharra badakar, ordainketa hori ez da idatzia aurkezterakoan egingo.
  • Zuzenketarako eskaera aztertu ondoren, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak aitorpena berrikusi eta normalean, behin-behineko likidazioa egingo du; likidazio hori zergadunari bere helbidera bidaliko dio ordaintzeko edo itzultzeko irten zaion emaitza adieraziz.

2. Internetez Gipuzkoataria. Leiho berrian irekiko da. bitartez aurkeztuz

Emaitza

Foru Ogasunaren kalterako akats edo ez-egiteak zuzentzen badira, zergadunak ordaindu beharko duen zorra zuzenketa egitean izandako atzerapenaren araberakoa izango da:

  • 3 hilabete arteko atzerapena: ordaindu beharreko kuotaren gaineko %2ko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • 4. hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • Urtebetetik gora: %10eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.

Zergadunaren kalterako akats edo ez-egiteak zuzentzen badira, Foru Ogasunak zergadunari itzuliko dio sartu beharrik ez zuen zenbatekoa.