2024

Kulturaren bideak. Donde conecta la cultura. Leiho berrian irekiko da.

"Kulturaren bideak. Donde conecta la cultura", aurten, Ondarearen Europako Jardunaldiek erakutsiko dute trukeek nola eraiki duten kultura-ondarea eta nola jarraitzen duten gaur egun ere eraikitzen. Azken batean, aukera paregabea da komunitateen arteko harremanek, loturek edo sareek kultura-ondarea sustatzen eta aberasten dutela erakusteko.

2023

Ondarea bizirik! Patrimonio vivo. Leiho berrian irekiko da.

"Ondarea bizirik! Patrimonio vivo", aurten, Ondarearen Europako Jardunaldiek, inoiz baino gehiago, gure ondarea bizirik mantentzen dituzten moduak aztertzera gonbidatzen gaituzte: artisau-lanbideen bidez, kontserbatzeko eta zaintzeko tekniken bitartez, zaintzen duten komunitateei esker eta, batez ere, transmisioari esker.

Errezeta tradizionalak nola mantentzen dira belaunaldiz belaunaldi? Edo museoetako aretoei erreparatzen badiegu, ba al dakigu zer dagoen koadro batek mendeen ondoren bizirik jarrai dezakeenaren atzean?  Gure ingururari erreparatuz gero, gure herriak eta hiriak gaur egun direnak izango lirateke pertsona anonimo askoren babes eta lan zaintza anonimorik gabe?

Inguruan daukagunari erreparatzen diogunean, ondarea gizarte osoan dagoen elementu bizia dela ikusten dugu.

2022

"Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio sostenible",. Leiho berrian irekiko da.

"Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio sostenible" lelopean, Ondarearen Europako Jardunaldien zazpigarren edizioak, inoiz baino gehiago, gure ondarearen jasangarritasuna aztertzera gonbidatzen gaituzte.

Ondareaz modu jasangarri batean gozatzera animatzen gaituzte, ondarea babesteko eta belaunaldi berriek ere ondare horrekin gozatzeko.

Gure iraganetik ikasteko aukera ematen digu. Kulturaren laguntzaz, aurrerapen iraunkorra izango buen etorkizun bat irudikatzeko, non pertsona guztiak parte izango dira.

2021

Guztion ondarea, denok parte! Patrimonio accesible e inclusivo. Leiho berrian irekiko da.

"Guztion ondarea, guztiok parte! Patrimonio accesible e inclusivo ", aurten Ondarearen Europako Jardunaldiek, inoiz baino gehiago, inguratzen gaituena deskubritzera eta herritarrentzako eskuragarri egitera gonbidatzen gaituzte, garenak izatea eragiten digun jasotako herentzia horren hedapenean inklusiboak izatera.

Ondarearen Europako jardunaldiek ondarea pertsona guztiei zabaltzea dute helburu. Kultura-ondarea gure gizartearen isla da, gure aniztasunaren eta berau osatzen duten balio, sinesmen eta tradizioen erakusgarri. Horregatik da hain garrantzitsua komunitateek beren kultura-ondarerako sarbidea izatea.

Seigarren edizio honetan, Ondarearen Europako Jardunaldiek ondarea berdintasunez eta unibertsalki eskuratzea sustatu nahi dute.

2020

Kontaiguzu ondarea! Patrimonio y Educación. Leiho berrian irekiko da.

"Kontaiguzu ondarea! Patrimonio y Educación" goiburuaren azpian Ondarearen Europako Jardunaldiek inoiz baino gehiago, herritarrek gure ingurumenea ezaguraraztera gonbidatzen gaituzte eta gu jaso dugun herentziaz gozatzeko aukera emango digute, hau baita gure nortasunaren oinarria. Baina, ba al dakigu begiratzen? Edo, aurreko belanaudiek egindakoarekin liluratzeko gaitasuna galdu al dugu? Ondarea hezkuntza baliabide boteretsua da, oraina zalantzan jartzeko eta etorkizuna asmatzeko balio duena; inspiratzailea da. Iraganetik zer erreskatatu dezakezu zure mundua hobeto ulertzeko eta biharkoa proiektatzeko? Zer erakutsi, irakatsi edo transmititu ahal dezakezu?

2019

Ondarea, plazara! Nuestro patrimonio a escena. Leiho berrian irekiko da.

Hautatutako gaia Artea eta Entretenimendua izan da. Ondarea, plazara! Nuestro patrimonio a escena, esloganaren pean, publikoak ondare entretenigarrienak topatuko ditu.Gure aisialdia ez da bakarrik gure eginbeharrengandik alde egiteko erabiltzen dugun denbora, honek gure nortasuna definitzen du: futbol talde bateko kideak gara, zinemazaleak… Gauza hauen guztien atzean ondarea dago. Ondarearen Europako Jardunaldiak aukera ezin hobeak dira gure ondare entretenigarria erakusteko. Ondarea ospatu dezagun!

2018

Ondarea, emakumearen herentzia. Leiho berrian irekiko da.

Hautatutako gaia, Ondarea, emakumearen herentzia, abagune bikaina da emakumeak kultura legatu material eta ez-materialaren sorkuntzan, transmisioan eta kontserbazioan egiten duen ekarpena eta emakumeak gure kultura ondarean duen ordezkaritza jorratzeko. Era berean, emakumearen paperak gure kultura ondarearen sorrerari dagokionez gizartean duen aitorpen eskasa agerian jartzeko oso aukera ona dela uste dugu.

2017

Paisaia bizia. Gure kultura paisaien eraikuntza. Leiho berrian irekiko da.

Europako Kontseiluak 2017. urte honen deialdia egiteko hautatutako gaia da Ondarea eta natura: aukeren paisaia bat. Gai hori gure baterako proiektuan Paisaia bizia. Gure kultura paisaien eraikuntza lelopean interpretatu da. Paisaiara orotariko faktoreek eragin duten eraldaketa batzuen ondorio modura hurbiltzea da asmoa, gaur egun, gure nortasun eta kulturaren parte den elementu gisa eta, era berean, hiru Lurraldeen artean harreman-puntu garrantzitsuak ezartzeko aukera ematen duena.

2016

Etxetik kanpo. Leiho berrian irekiko da.

Aurtengo Europako leloa honakoa izan da: Migrazioak eta Kultura Ondarea.

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Sailak 2016an ekimen hori lehen aldiz Gipuzkoara zabaldu nahi izan du bere ondarearen hedapena eta ospakizuna bultzatzeko, Bizkaiko Aldundiaren adibideari jarraiki, urte asko daramatzana Jardunaldi horiek ospatzen. Edizio honetan Gipuzkoa eta Bizkaiko aldundiak elkarlanean aritu dira eta Etxetik kanpo leloa partekatu dute.

Batasuneko instituzioek ondareari buruzko Europako jardunaldietarako hautatutako gaia abagune bikaina da migrazio-mugimenduek, kasu honetan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko ondare artistiko eta kulturalean duten eraginean erreparatzeko