Artzaintza

“Artzainak haser zitean, gasnak ager zitean” dio euskal esaera zaharrak. Zentzu metaforikoan, liskarretan ezkutuko egiak azalerazten direka esan nahi du. Baina artzainak haserretzea ez da gauza metaforikoa. Mendiak oso zabalak direla eta ardi guztiak berdinak direla gaur egun irudituagatik, abereak partekatzeak eta espazio komunen ustiatzeak liskar-iturri franko sorrarazi du mendeetan.

Horregatik, mendeetan zehar mendiak, larreak eta basoak eta bertan azienda desberdinak ustiatzeko eskubideak aspaldi handian arautu dira. Mendian bizi, mendian elkartu, feriak egin izan dira, Aralarren “Perileku” toponimoak salatu bezala. Hona hemen, identifikatuen artean, bi senar-emazte. Zeren eta emakumeak ere, batzuetan familia osoak, igotzen baitziren uda pasa mendira. Uda pasa, baina ez denbora pasa: artzaintzak lan handia eskatzen du. Hona hemen, esaterako, emakume bat artilea mozten. Lanbide tradizionaletan gizonen eta emakumeen arteko bereizketan gertatu arren, ez ziren zorrotzak izaten eta artilearena izan da horietako bat.

Milaka urte dituen lanbidea da artzaintzarena, baina haren baitan diferentziak izan dira. Duela 50 urte, ardiaren ilea “latxa” izanagatik, ongi ordaintzen zen, hainbat erabilera zituelako, eta eskuz mozten zen, lan gogorrean, gehienez ere malguki eiteko artaziekin. Gaur egun, makinaz eginagatik ere, ez dago artilea saltzerik; alderantziz, gastu bat da, ez baitu ematen ezta motzaileei ordaintzeko adina ere.

Gazta ere egiten zen, jakina, baina zen bereziki preziatua; orain Idiazabal jatorri izendapenekoaren ospeak mugak zeharkatu eta badu bere interpretazio zentroa.

Lanbide oso zaharraren eboluzio berriak.

Objetua:
Kaikuak, edo beste gauza asko
Dokumentuak: