Euskal Herrian dagoeneko ez da joaregilerik geratzen. Nafarroan Iturgoien herrikoa izan da azkena, eta Gipuzkoan Alegia izan da joaregile gehien izandako herria, hainbestekoa ezen horixe baitute herrikoek izengoiti: txintxarri.
“Mihirik gabeko zintzarria, paretan hondatuko”. Izan ere, zertarako balio du jotzen ez duen zintzarri batek? Areago, artzain bakoitzak bilatzen zuen soinu berezi bat, entzun orduko aberea berea edo beste baten zen ezagutarazteko modukoa. Hartara, joaregilearekin batera lantzen zuen. Zintzarriak, beraz, aziendak lokalizatzeko tresnak baino gehiago izan dira, artaldeak etxe edo familia baten nortasun-eramaile ere izan dira. Udaberrian gora eta udazkenean behera egiten dutenean, haien soinuak jakinarazten zien pasatzen zituzten herrietakoei nor zen nor, eta jo ezean, zein familia zegoen lutotan senideren bat zenduta. Horregatik, zintzarri baten lapurreta ardiarena berarena baino larriagoa izaten zen: ardiak desagertuta ere, joareak
Gaur egun GPS bidez kontrola daitezke aziendak mendian, etxetik mugitu gabe, baina zintzarrien soinuak ez du magiarik galdu. Hain zuzen, musika-tresna “ofizialekin” batera, badute beren atala Soinuenea Museoan.