Burdingintza

Burdingintzatik hainbat lanbide eratorri dira: iltzegile, perratzaile, sarrailgin... Burdingintza tradizionala; hots, burdin mea urtu eta erabiltzeko moduko metala lortzea, XIX. mendearen bukaeran desagertu zen, oraindik orain lanean diharduten fundizio industrialen alde. angintza hura oso inportantea izan zen Gipuzkoan, eta hainbat lanbideren iturri ere bazen: meatzariak, itsasoko eta lehorreko garraiolariak, ikazkinak, mandazainak, arotzak, harginak... Aurreko mendeetako Gipuzkoa irudikatu nahi izatera, burdinola nahitaez agertu behar.

“Olatik berri onik ez” dio esaera zaharrak. Izan ere, lan gogorraren ondorioz, matxurak eta ezbeharrak ugariak izaten ziren. Baina etekin handien emailea ere bazenez, sarritan auziak izaten ziren jabeen edota langileen edota bezeroen edota hornitzaileen artean. Erdi Arotik XIX. mendera “olajaun” eta “olandre” aberatsen sinonimotzat hartzen ziren, eta udal batzuek ere inbertitzen zuten halako negozioetan; hala nola, Zizurkilgoa, Arsulondoren jabea baitzen.

Egileek beren burua artisautzat zuten, ez artistatzat; beraz, gutxitan sinatzen zituzten lanak, non eta ez baldin bazen lapurretetan edo salmenta handitan beraiek egindako piezak identifikatzeko ez baldin bazen.

Gaur egun artisauzko burdingintzak bizirik dirau kutsu artistikoa ere hartzen duelako. Hona hemen Juantorena bere tailerrean, “suge” bat egiten, Eta hona hemen aspaldi atea jotzeko erabilitako sugea, kutsu artistikoa ez baina sinbolikoa zuena.

Gaur egun lehengo burdingintzar nolakoa zen jakitearren, Agorregira jo dezakegu, adibidez.

Objetua:
Gabia, hauspoa
Dokumentuak: