Mendian nork egiten zuen lan? Baserritarrak eta areago artzainak etortzen zaizkigu gogora, eta egurgileak eta ikazkinak... Gutxitan pentsatzen meatzari gehienek mendian egin dutela lan, sarritan gaur egun bukolikotzat ditugun bazter urrutikoetan. Baina Gipuzkoan meategi ugariak izan dira aspalditik; areago, Iberiar Penintsulako zaharrenetarikoak ditugu Aralarren, Arritzagan. Egia esan, proiektu batzuk are asmo handiagokoak izan ziren, inguruko paisaia erabat aldatuko zuketenak.
Hain zuzen, Arritzagako meategietan gertatu zen, dagoeneko garai modernoetan, Gipuzkoan lehenetariko grebatzat har genezakeen protesta, orduan bestelako hitza erabiliagatik ere: jai-egun batzuetan lan egin ez baina berdin kobratu behar zutela aldarrikatzeko, meatzari batzuek lanuztea erabaki zuten, eta ekoizpena bertan behera utzi.
Meategiak lantoki gogor eta latzak ziren, eta bertako langileek berdintsu jokatzen zuten. Auzian azkenean zer gertatuko argi egiteko ez digu balio, meategiko esku-argi honek bai balio digu gauza xumeak ere badirela ondare.
Meatzaritzari buruzko argibide gehiago jakin nahi izatera, Arditurrin azaltzen da meatzaritza historikoa, gutxienez erromatarren garaietatik XX. mendearen bidarren erdialdera arte.