Gipuzkoako taupadak

 
 

Gipuzkoako taupadak

Gipuzkoak Europan desberdintasun gutxien duen lurraldeetako bat bilakatu nahi du. Lurralde solidarioa, kohesionatua eta konprometitua gara desberdintasun sozialen aurkako borrokan. Berdintasunean eta justizia sozialean sinesten duten emakumeak eta gizonak gara. Pertsonekin konprometitutako gizartea gara, bihotzak mugitzen gaitu, eta komunitatearen zentzu zabal eta sakona dugu.

Gure balioei esker, taupada solidario horri esker, gizarte-babeserako sistema aurreratua dugu, komunitateak gizarte-politiketan duen parte-hartzean oinarritua. Horrela eratzen da gure gizarte-eredua, Gipuzkoa eredua, eta horixe da gipuzkoarrok dugun altxorrik preziatuena.

 
 
 

​​​​​​​

Gure taupadak

Istorio pertsonalak eta ekimen aberasgarriak

 
Desgaitasuna
Desgaitasunaren eta mendekotasunaren arreta
Haurtzaroa
Haur eta nerabeen babesa
Inklusioa
Gizarteratzearen sustapena
Emakumeak
Indarkeria matxistaren biktimentzako arreta
Adinekoak
Adineko pertsonen zaintza
 
 

Albisteak

· Aldundiak berretsi egin du lurralde-orekarekiko duen konpromisoa, arreta espezializatua Gipuzkoa osora gerturatuz. Gaur Arrasateko Hariberria inauguratu du, eta epe motzean Zaldibian zabalduko du zerbitzu bera. · Egoitza berrian informazioa, orientazioa, laguntza psikologikoa eta soziala emango dira, bai eta emakumeen eskubideei eta aukerei buruzko aholkularitza ere.

Gehiago irakurri

• Gipuzkoako Aldundiak kanpaina bat jarri du martxan, azpimarratzeko «haur edo nerabe batek ere ez duela bakarrik hazi behar». Ekimen honetan 682 55 44 33 zenbakia nabarmendu dute, familia mota desberdinak sinbolizatuz, «zure familiak mesede handia» egin dezakeela gogorarazteko. • Gipuzkoako Foru Aldundiak 848 adingabe ditu tutoretzapean, eta horietatik 303 lurraldeko harrera-familietan daude dagoeneko.

Gehiago irakurri

Agenda

Gipuzkoako hurrengo ekitaldiak

Personalia:
5 emaitza erakusten 2025/03/30 - 2025/05/29 datetarako
  • <
  • 1
  • >