Atzealdea Badia Berri, laneratzea helburu
Badia Berri, zailtasunak dituzten taldeak (nagusiki, guraso bakarreko emakumeak) lan-merkatuan sartzen laguntzeko jarduera-tresna eraginkor eta estrategiko bihurtzeko ahalegin publikoak batzen dituen proiektua da.
Enpresa Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek sustatu dute, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez. Lanaren bidez ahulezia egoeran dauden pertsonen motibazioa eta auto-estimua handitzen dira, eta, bide batez, gaitasun pertsonal eta profesionalak garatzen ere laguntzen du, lan-merkatura sarrera erraztuz. Badia Berrik jarduteko tresna eraginkorra eta estrategikoa izan nahi du. Zailtasunak dituzten kolektiboak lanean gizarteratzeko, eta, aldi berean, inguruko enpresei irtenbideak eskainiz, eskulaneko prozesu intentsiboak egiteko.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.