Gipuzkoa berau osatzen duten pertsonekin konprometitua dago. Ikuspegi komunitario eta berritzaile batetik abiatzen den eredu bat dugu. Hori da etorkizunerantz proiektatzeko dugun modua, jakitun baikara etorkizuneko erronken erantzunak ez direla ohiko tresnetatik soilik etorriko
Pertsona guztiek etorkizun hobe bat izan dezaten lan egiten dugu. Lan hori inplikatutako eragileekin eta gure gizarte-sarea osatzen duten ehunka elkarteekin partekatzen da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak beharrezko sostengua eskaintzen du, gizarteak humanitate eta elkartasun ezaugarriei tinko eutsi diezaien. Horretarako, aurrekontu-partida bat bideratzen du, zeinak pertsona guztiek beharrezko duten arreta jaso ahal izateko nahitaezkoak diren gizarte-zerbitzuak bermatzeaz gain, pertsonen beharrizanetan oinarritutako etorkizuna hautemateko aukera ematen duena.
Gizarte politikek foru aurrekontuaren erdia jasotzen dute:
Gipuzkoan biztanle bakoitzeko batez besteko gastu soziala
Gipuzkoa da Europan desberdintasun gutxien dituen lurraldeetako bat
Gini indizean.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.