Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa erreklamazio ekonomiko-administratiboak ezagutzeko eta ebazteko eskumena duen organoa da.
Ondorengo gaiei buruzko erreklamazioak ebazten ditu auzitegi ekonomiko-administratiboak:
- Zergak kudeatu, ikuskatu eta biltzeko egintzak, eta zerga alorreko zigorrak ezartzekoak.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lotutako edo haren menpeko Administrazio Instituzionalaren zuzenbide publikoko beste diru sarrera batzuen zergabilketa, edo beste herri administrazio baten zuzenbide publikoko diru sarrerena, direla zerga sarrerak direla bestelakoak.
- Ogasun eta Finantza Departamentuko agintari edo organismoek Foru Diruzaintzako obligazioak aitortu eta likidatzea eta organo horrek Foru Diruzaintzaren kargura egindako ordainketekin zerikusia duten gaiak.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoak diren pentsio eta eskubide pasibo guztiak aitortu eta ordaintzea.
- Udal ogasunetako diru sarrerak diren zergei buruzko egintzak, ogasun horien legeria arautzaileak xedatutako kasuetan.
- Beste edozein gai, berariazko lege xedapen batek hala agintzen badu.