Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30 - 14:00
Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren (FAEA) egitura irailaren 26ko 41/2006 Foru Dekretuak arautzen du; dekretu horrek, hain zuzen ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergak bide administratiboaren berrikusketa garatzeko Araudia onartzen du, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2006ko urriaren 9an, 192. zenbakian, eta zehatzago adierazita, IV. Tituluan, lehenengo atalean, “Antolaketa, eskumenak eta funtzionamendua”, Dekretuaren 37. artikulutik 44ra.
Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboak instantzia bakarrean ezagutzen ditu indarrean dagoen legeriaren babesean aurkezten diren erreklamazio ekonomiko-administratiboak.
Auzitegia lehendakariak eta sei bokalek osatzen dute, eta idazkari baten laguntza du.
Auzitegiko lehendakari karguak zuzendari nagusiaren maila du, eta libreki izendatu eta kentzen da.
Bokalak eta idazkaria Diputatuen Kontseiluak izendatu eta kentzen ditu Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak proposatu ondoren; izendatuak Foru Aldundiko karrerako funtzionario eta goi mailako tituludunak izango dira, eta izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Bokaletako bi Gipuzkoako Lurralde Historikoan zabalduen dagoen Udalen Elkartek proposatzen ditu (EUDELek).
Auzitegiak Batzar Osoan eta aretotan bildurik jarduten du, baita banaka ere edozein kideren bitartez. Auzitegiko Batzar Osoa lehendakariak, idazkariak eta izendatutako bokal guztiek osatzen dute. Erreklamazio Aretoak honako hauek dira: Zerga Itunduen Erreklamazio Aretoa eta Udal Zergen Erreklamazio Aretoa.