Toki-erakundeak – FAEA komunikazioak

2021eko maiatzaren 3tik aurrera, Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak (FAEA) kanal berri bat jarri du abian Gipuzkoako toki erakundeekin bide elektronikoz komunikatzeko, erreklamazio ekonomiko-administratiboen esparruan.

Gipuzkoataria atariaren bidez sartu ahal izango da kanal berrira, Herri erakundeak atalean, Toki-erakundeak – FAEA komunikazioak programa hautatuta.

Aplikazioa eta funtzionamendua ezagutzeko, tutoretza-bideo bat prestatu da:

Era berean, posta elektroniko-kontu bat egongo da aplikazioari buruzko edozein galdera edo kontsulta egiteko (faeakontsultak@gipuzkoa.eus).

Azkenik, dokumentu bat argitaratu da erabilera-jarraibideekin (PDF).