Mendiak historian zehar hainbat tokiren arteko garraioarekin eta harremanekin loturiko igarobideak izan dira, zenbait komunikabide gailurretatik edo mendateetatik pasatzen baitziren. Hala eta guztiz, mendizaletasuna edo alpinismoa, hau da, kirol interes ludiko soilagatik gailurretara igotzea fenomeno aski berria da, XIX. mendearen erdialdean jatorria duena.
Gure lurraldeetan, XIX. mendetik XX.era igarotzearekin batera mendizaletasuna jendartean zabalduz joan zen gero eta gehiago, eta azaldu ziren alpinisten kirol klub eta mendizale elkarte ugarien ondorioz, kirol diziplina hori demokratizatuz joan zen.
1941.Baigura-ra irteeera (Archives Départamentales Pyrénées Fondo Berrogain. 5 NUM 21/42)
1911. Lucien Briet-en Bellezas del Alto Aragón liburuaren 500 ale argitaratzeko Huescako Diputazioko Probintzia Batzordeari egindako proposamena. (AHPHU 01742/009).
Gure lurraldeetan, XIX. mendetik XX.era igarotzearekin batera mendizaletasuna jendartean zabalduz joan zen gero eta gehiago, eta azaldu ziren alpinisten kirol klub eta mendizale elkarte ugarien ondorioz, kirol diziplina hori demokratizatuz joan zen.
Hala, Baionan Club Alpin Français-eko (CAF) Section Basque delakoa sortu zen 1898an eta 1912an Club Deportivo Bilbao eratu zen, zeina 1924an Gipuzkoako Elgetan Federación Vasco-Navarra de Alpinismo izenekoaren (gaurko Euskal Mendizale Federazioa) sorreraren bultzatzaile nagusia izan zen.
Hamarkada berean eta Sindicato de Iniciativa y Propaganda de Aragón delakoaren sail gisa, 1929an Montañeros de Aragón sortu zen, eta urte gutxi batzuk geroago, 1932an, Peña Guara elkartea sortu zen Huescan.
Paueko hiria, bere aldetik, 1932an Les Amis de la Montagne klubaren sorlekua izan zen eta, urtebete geroago, Groupe Pyrénéiste de Haute Montagne eratu zen bertan.
1920-1940. Alberto Oficialdegui eta beste apaiz batzuk Sarbil mendilerroko “Harginen Harri”ra egindako txangoan (AGN-FOT-OFICIALDEGUI-N.88).
XX. mendearen lehen hereneko mendizaletasun jardueraren goraldi hori, era berean, gure lurraldeetako mendietan, mendizale praktika erraztearren, apurka-apurka azalduz joan ziren azpiegituretan eta instalazioetan nabarmendu zen, hala nola aterpeak eta mendi ibilbide balizatuak, baita gailurretan buzoiak jartzea ere.
Espainiako Gerra Zibilak (1936-1939), Bigarren Mundu Gerrak (1939-1945) eta ondoko Espainia eta Frantzia arteko muga ixteak galga nabarmena ezarri zien mendizaletasunaren praktikari eta garapenari gure lurraldeetan. Etenaldi hori 1950eko hamarkadatik gainditzen hasi zen, orduan Comité Hispano-Francés Pirineísta izenekoa sortu zen eta mendizale kluben eta federazioen jarduera berrabiatu zen eta, era paraleloan, aterpeak berregokitzen hasi ziren.
1928. Mendizaleen elkarretaratzea Federación Vasco-Navarra de Alpinismoaren (Euskal Mendizale Federazioa) III. Batzarrean, Elgetako Mendizaleen Plazan. Indalecio Ojangurenen argazkia. (AGG-GAO. OA05447).