Zaldiketa

'Gizakiaren konkistarik nobleena', horrela esaten zaio zaldiari. Animalia basa izanik, Antzinatetik etxekotu zuten, Eurasian lehenbizi batez ere nekazaritza lanetan jarduteko (tiraketa zaldia), militarra (zalditeria), komertziala (salgaien garraioa) eta gizakiak garraiatzekoa, baina baita aisialdietarako ere (zalgurdi lasterketak, batez ere greziarren eta erromatarren artean; poloa pertsiarren artean). Funtzio desberdin horiek mende askotan zehar mantendu ziren lur osoan barrena, lurralde bakoitzean erabilera guztiz berezietarako mugak jartzen zirela.

XIX. mendean, garraiobide modernoen etorrerarekin batera (trenbidea, motordun garraiobideak, motordun traktoreak), gerrako zaldunek, nekazariek edo merkatariek aisialdiko zaldunen esku utzi zuten zaldia. Hipodromoak garatu egin ziren. Pirinioen bi aldietan zenbait egitura sortu ziren, hala nola Frantziako Sociétés d’encouragement pour l’amélioration des races de chevaux (1833, Zaldien arrazen hobekuntza bultzatzeko elkarteak), eta Espainiako Sociedad de Fomento de la Cría Caballar (1841, Zaldi hazkuntza sustatzeko elkartea). Horiek, alde batetik leinuen berme gisa agertu ziren eta, bestalde, zaldi lasterketen antolaketaz arduratzen ziren.

Interes bera nabarmendu zen estatuen mailan, non legeek eta inkestek lasterketen eta zaldi azienden ardura hartu zuten.

1937. Zaldi eta zalgurdi lasterketak Donapaleuko Santa Madalena zaindariaren jaian (Archives Départamentales Pyrénées Fonds Berrogain. 5 NUM 21/31.)

1828 Zaldien errolda

1828. Zaldien errolda (AHPHU, J_001345).

Iruñeko Zaldi Lehiaketa Orokor Handia, Alfonso XII.a erregearen ohorezko lehendakaritzapean

1912. Iruñeko Zaldi Lehiaketa Orokor Handia, Alfonso XII.a erregearen ohorezko lehendakaritzapean. (AGN. Biblioteca. Folletos. Caja 71/10).

Lasarteko (Donostia) hipodromoaren inaugurazio lasterketak

1916. Lasarteko (Donostia) hipodromoaren inaugurazio lasterketak. (AGG-GAO. JDIT3577a_000200).

Abiaburuko urteen ondoren, XX. mendeak zaldi lasterketen sari eta lehiaketa handien une gorena ekarri zuen, hasieratik beraietara bildu ohi ziren aberats jendearen eta mundu honetako handikien sostengua izan zutelarik.

Haien artean, Alfonso XIII.a, Espainiako erregea, zaldi zale amorratua. Lau hipodromo inauguratu zituen gogo biziz: Los Juncales (1907) eta Lasarte (1916) Donostian; Bella Vista (1917) Santanderren eta Legamarejo (1917) Aranjuezen. 1922an, garaiko munduko zaldiketa sari handienak (Lasarten) bere izena zuen.

Joko guztiek diru alderdia berekin eraman ohi dutenez, zaldi lasterketetan apustuak berezkoak gertatzen dira. Kontrolatuak badira ere, zenbait desbideratze gerta daitezke.

Kirol agerraldi handi horiek gogor jasan zuten munduko gatazken eragina. Era berean, Espainiako Gerra zibilaren (1936-1939) ondorioz, Miarritzeko polo taldeek jokalari asko galdu zituzten Espainiara itzuli behar izan baitzuten gatazkan parte hartzeko. Bigarren Mundu Gerrak, bestalde, Baionako La Barre hipodromoko zelaia txikitu zuen.

Zaldi lasterketak, denbora luzean hirietako aisialdirako erreserbaturik egonik ere, landa aldeak beretu zituzten, batez ere herrietako jaietan. Zaldiketa garatzeko ekimen batzuek, hala ere, jarduera tradizional batzuk iraunarazteko asmoarekin bat egiten zuten.

Miarritzeko Cité des Fleurs-eko polo zelaiaren planoa

1936. Miarritzeko Cité des Fleurs-eko polo zelaiaren planoa. (AD64. Miarritzeko udal funtsa. E dépôt Biarritz 3 R 60).

Société Hippique Rurale d'Orthez izenekoaren estatutuak, batez ere zaldia motorraren ordez erabiltzeko asmoa agertzen dutenak

1938. Société Hippique Rurale d'Orthez izenekoaren estatutuak, batez ere zaldia motorraren ordez erabiltzeko asmoa agertzen dutenak. (AD64. Prefeturaren funtsak. 4 M 119).