Urola Garaiak bere turismo eskaintza aurkeztuko du Explore San Sebastian Region turismo bulegoan
Urola Garaiak bere turismo eskaintza aurkeztuko du Explore San Sebastian Region turismo bulegoan
Eskualdeen Txokoa, hamar hilabete, hamar eskualde ekimenaren barruan
- Aurten berrikuntza gisa taldeei zuzendutako 5 plan antolatu dira bertako museoekin eta jatetxeekin batera
Gaur arratsaldeko 18:00 etan sektorearen aurrean aurkeztuko dute Urola Garaia eskualdea –Ezkio, Itsaso, Legazpi – Explore San Sebastian Region turismo bulegoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Turismo Departamentuak sustatutako Eskualdeen Txokoa, hamar hilabete, hamar eskualde ekimenaren barruan. Aurkezpenean parte hartuko dute Denis Itxaso, Kultura eta Turismoko diputatuak, Cristina Iturriagagoitia Explore San Sebastian Region bulegoko zuzendariak eta Edurne Etxeberria, eskualdeko turismoko arduradunak. Bertan izango dira ere Mikel Serrano Zumarragago alkatea eta Koldobike Olabide, Legazpiko alkatea.
Ekimen honen bidez, Gipuzkoako eskualdeek eta herriek eskaintzen dituzten aukera guztien berri eman nahi zaie bai gipuzkoarrei, bereziki donostiarrei, bai eta lurraldea bisitatzen duten turistei ere.
Ostiraletik aurrera, astebetez, Urola Garaiak presentzia izango du San Sebastian Region bulegoan, gipuzkoarrek eta donostiarrek eskaintza osoa eskuragarri izan dezaten.
«Ekimen honen bidez donostiarrak lurraldearen gainerako lekuetara mugiarazi nahi ditugu; izan ere, Gipuzkoako eskualdeek eta herriek azken hamarkadetan egin duten ahaleginak emaitza oso interesgarriak eta baliabide oso erakargarriak ekarri ditu. Gipuzkoako kostaldea ezaguna eta estimatua da, baina orain gure eskaintzari beste herri eta hiri batzuk gehitu nahi dizkiogu; tradizio turistikorik izan ez badute ere, gaur egun bisita harrigarri eta desberdina eskaintzen dutenak», azaldu du Maite Cruzado Turismoko zuzendariak.
Cruzadoren arabera, garrantzitsua da gipuzkoarrok gure herri eta hiriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea, eta, orobat, gure lurraldera iristen diren turista fluxuak gero eta orekatuagoak izan daitezen laguntzea. Helburua, azken finean, hori da: turistek Donostia lurraldearekin lotutako hiritzat eta egun batzuk pasatzeko norakotzat hartzea.
Urola Garaiaren kasuan Donostiatik, Bilbotik eta Iruñatik 45 minutura Gipuzkoako barnealdea beste modu batera ezagutzeko aukera eskeintzen digu. Inaziotar bideak Urretxu, Zumarraga, eta Legazpiko herriak zeharkatzen ditu, bertako altxorrak ezagutaraziz. Herri hauetako 8 museo ezberdinek eskeintza zabala dute (70.000 bisitari), museo gastronomikoak ditugularik protagonistak (bisita eta dastaketekin); Igartubeiti Baserri Museoa bertan egiten den sagardo astearekin, Aikur Erle Museoa bertako produktu ekologikoekin, Artzantzaren Ekomuseoa(Idiazabalgo Gaztarekin) eta Igaralde Baserria “Ogiaren Txokoa”. Museo guzti hauek bisitak eskeintzen dituzte urte guztian zehar.
“Eskualde txiki honek, ekintza ugari ditu (turismo aktiboa, ekintza kultural eta gastronomikoak), turismo familiarri zuzendutako hainbat ekintza turístico ezberdinek, gure kultura eta sustraiak ezagutzeko aukera eskeintzen digu, distantzia txiki batean. Familiei zuzendutako eskeintza bateratu eta programatu bat dugu urte guztian zehar”, adierazi du Edune Etxeberriak.
Urte onetarako eta berrikuntza gisa taldeei zuzendatuko bost plan antolatu dituzte bertako Museoekin eta jatetxeekin batera.
Informazio gehiago: www.urolagaraia.com
Eranskinak:
1660