Atzealdea Etxetik atera gabe bidaiatzeko telesailak

Etxetik atera gabe bidaiatzeko telesailak

ENTZUN

 

CROSSOVER telesailen kulturari eskainitako jaialdia da eta hainbat ikuspegi, formatu eta gaietatik gerturatzen da telesailetara, betiere publiko zabalarengan pentsatuz, eta dibertsioa eta eztabaida uztartuz, telebista sorkuntza eta kultur kritikaren alorretako gonbidatu nabarmenen eskutik. 

Edukiaren deskribapena: Paula Hergar eta Lorenzo Mejinok, La vuelta al mundo en 80 series lanaren egileak, etxetik irten gabe bidaiatzera animatuko gaituzte. Haien proposamen bereziari esker, 80 herrialde ezagutzeko aukera izango dugu, hobekien islatzen dituen seriearen bidez. Ia iritsi ezin den Ipar Koreatik, Australiako aborigenetara, bost kontinenteak barne hartzeraino. Liburua, telebistako jakinduria osoaren laburpen liluragarri bat da, telesail eta plataforma ezagunenetatik haratago garamatzana.

Parte-hartzaileak: Paula Hergar eta Lorenzo Mejino. Ylenia Benito (aurkezlea).

Antolatzailea: Koldo Mitxelena Kulturunea 

Kolaboratzailea: KulturFactory

Grabaketa: Quartan