Atzealdea Balam Rodrigo
KOLDO MITXELENA Kulturuneak aurrera darama Poetika izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko.
Partehartzaileak: Balam Rodrigo. Aurkezpena: José Luis Padrón. Aurkezpen poetikoa: Juan Manuel Uría. Musika: Antía Muiño.
Biografiak:
Balam Rodrigo (Chiapas, Mexiko, 1974). Mexikoko literatur garaikideko olerkaririk aipagarri eta ezagunenetakoa da. Futbolari ohia, biologoa eta diplomatua teologia pastoralean. Hogeita zazpi olerki-libururen egilea da. Bere obrak hainbat aitortza jaso ditu, honako hauek, besteak beste: Literaturako Sor Juana Inés de la Cruz Nazioarteko Lehiaketa, 2012. urtean; Olerkigintzako Jaime Sabines Nazioarteko Saria, 2014. urtean; Olerkigintzako José Emilio Pacheco Sari Nazionala, 2016. urtean; Olerkigintzako Amado Nervo Sari Nazionala, 2017. urtean; Olerkigintzako Tijuana Sari Nazionala, 2017. urtean eta Olerkigintzako Aguascalientes-Bellas Artes Saria 2018. urtean. Argitaratutako azken obren artean honako hauek dira aipagarrienak: El corazón es una jaula de relámpagos (2005-2015 antologia) (El Gallo de Oro, 2015) eta Libro centroamericano de los muertos (Fondo de Cultura Económica, México, 2018). Mexikoko Arte Sortzaileen Sistema Nazionaleko kidea da Letretako espezialitatean.
Ez da nire interesekoa “letren munduan" sartzea, nik nahi dudana da obra bat, gutxienez bertso bat, sortzea, denboran zehar bizirik irauteko.
Gure lana, nahiz eta zaila eta utopikoa izan, beharrezkoa da: nire ustez, olerkigintzak, benetako olerkigintzak, gizakiaren ispiluan jartzen gaitu, alegia, gizatiartu egiten gaitu. Nire olerkien bidez, mundu hau bizigarriagoa egiten saiatzen naiz, besterik ez. Balam Rodrigo
Juan Manuel Uría (Errenteria 1976). Olerkaria, margolaria, editorea, hezitzailea eta liburu-saltzailea. Honako olerki liburu hauen egilea da: Puerta de coral (2005), ¿Quién es Werther? (2009; reed. 2015), Transformaciones (2009; reed. 2016), Manzana de vaho (2012), Las huellas del límite (2014), Hablar porque la muerte (2015), Lilith (2015), Harria (2016), K’amékuarhu haikuen liburuarena (2018) eta Dos por la mañana aforismo liburuarena (2015).
2018/10/18
Balam Rodrigo
José Luis Padrón
Juan Manuel Uría
Antía Muiño