BEASAINGO INDUSTRIAREN HASTAPENAK erakusketa

2025/04/16

-

2025/05/04

Igartzako Monumentu Multzoko burdinolaren erakusketa aretoan, Beasain

Maiatzak 4an PIRINIOETAKO BURDINAREN BIDEA-n eguna izango dugu. Ibilbide hau europar Kontseiluak Ibilbide Kultural izendatua dago, Pirinioen bi aldeetan dauden burdin lantegi, meategi eta mineral honen bestelako loturarik izan dezaketen hain museo eta interpretazio zentru barneratzen ditu ibilbideak.
Igartzako Monumentu Multzoa ere ibilbide honen parte da, XVIII mendeko burdinolaren aztarnei esker. Eta zer izango litzateke Beasaingo industriaren sorkuntza burdinola hau gabe?

Hori dela eta, apirilak 16tik maiatzak 4ra bitartean Burdinolako erakusketa aretoan BEASAINGO INDUSTRIAREN HASTAPENAK izendatutako erakusketa antolatu dugu. Bertan, herrian garrantzia izan zuten industriarik esanguratsu eta handienei buruzko informazioa aurkituko duzue.

Honako ordutegia izango du:

  • Asteazkenetik ostiralera: 18:00 - 20:00

  • Asteburuak: 11:00 - 14:00 / 18:00 - 20:00

Google Calendar-era gehitu

Igartzako Monumentu Multzoa

Museoak