2024-2025 ikasturtean, Suhiltzaileen Eskola Ekimena programaren informazioa ondorengoa da:
Suhiltzaileen Eskola Ekimena programak hiru helburu nagusi ditu:
- Ikasleengan prebentzio kultura hedatzea.
- Larrialdi kasuan nola jardun behar den azaltzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Suhiltzaile etxe bat bisitatuz, suhiltzaileak gizartean betetzen duten eginkizunak ezagutaraztea.
2024-2025 ikasturteko Eskola Ekimenean parte hartzeko beheko datuak bete eta eskaria gauzatu behar duzue. Mesedez, hartu kontuan honako hauek:
- Suhiltzaileen Eskola Ekimena Gipuzkoako suhiltzaileen konpetentziapean dauden lurraldean kokatutako Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztientzat dago bideratua.
- Suhiltzaileen Eskola Ekimena Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei (10-11 urte) zuzenduta dago, adin ezberdineko haurrentzako gelak dauzkaten eskolak izan ezik.
- Bisitak, aukeratutako egunean, 9:30etatik 12:00etara egingo dira.
- Bisitan gutxienez 18 ikasle eta gehienez 25 ikasle dituen taldea onartuko da.
- Bederatzi egun ezberdinetan gauzatuko dira bisitak: Maiatzaren 7, 9, 21, 23, 27, 28, 29, 30 eta ekainaren 5an. Ondo etortzen zaizuen eguna eta suhiltzaile etxea aukeratu (zortzi suhiltzaile etxe ezberdin daude aukeratzeko).
- 2025ko apirilaren 25a apuntatzeko azken eguna.
- Eskaera egin aurretik behean dagoen ekimenaren gidoia irakurri mesedez.
Kontsultak egiteko harremanetarako telefonoa: 943 112 261.
2024/10/25an ekimenean apuntatzeko aukera aktibatuko da.
Eskola Ekimenaren gidoia