Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza, beste erakunde batzuekin lankidetza zuzena izanik, Gipuzkoan egiten diren ur-horniketaren sistemen eraldaketan eta ur zikinen saneamenduan eragile nagusietako bat da.
Gaur egun, uraren kudeaketa eraginkorra izatea funtsezkoa da biztanleei kalitatezko zerbitzu bat eman ahal izateko, eta, horregatik, proiektu eta plan berritzaileak martxan jartzen ari gara etengabeko hobekuntzaren bitartez.
Atal honetan, garatzen ari garen obra eta proiektu guztien berri izan dezakezu, baita ibaietako ur-emarien eta uraren kalitatearen inguruan jasotzen diren datuen ustiapena ere. Era berean, uraren alorrean egiten diren azterlanen berri ere ematen da.
Obrak iazko azaroaren erdialdean hasi ziren, eta 18 hilabeteko gauzatze epea dute.
Gaur goizean egin dute Eider Mendoza buru duen exekutiboaren karguhartze ekitaldia eta Diputatuen Kontseilu berria lehen aldiz elkartu da.
Xedea da zehaztea hiru administrazioek nola hartuko duten parte saneamendu-sarea egiteko, eta uholdeei aurre egiteko proiektuaren lehen fasea gauzatzeko orduan.