Mapa interaktibo honetan kontsultatu daitezke emakumeen etxeak eta elkarteak. Baita berdintasun saila daukaten udalak ere, eta berdintasun sailik izan ez arren, Berdinbidean programaren baitan daudenak.
Sakatu alboko elementuetan mapan ikusgai izateko.
Emakumeen ahalduntzerako udal ekipamenduak dira. Bertan, jabekuntza eskola, aholkularitza juridikoa eta emakumeen elkartegintza sustatzen da, besteak beste.
Irabazi asmorik gabeko emakume elkarte eta federazioak. Beraien xede eta jarduera, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea, feminismoa eta elkartegintza bultzatzea, emakumeen partaidetza sozio-politikoa indartzea eta horien bizi baldintzak hobetzea da.
Gipuzkoako 10.000 biztanletik beherako herrietan, berdintasun arlorik ez duten udalei aholkularitza eta dinamizazioa eskaintzeko programa.
Berdintasun politikak modu iraunkorrean sustatzeko hurrengo baldintzak betetzen dituzten udalak: Berdintasun plana izatea, berdintasunerako udal aurrekontua izatea eta politika hauek garatzeko ardurarekin prestakuntza espezifikoa duen pertsonal propioa izatea.
GFAn hizkuntzaren erabilera ez sexistarako jarraibideak
GFAko kontratu publikoetan eta dirulaguntzetan gizon-emakumeen arteko berdintasunarekin lotura duten klausula sozialak gehitzeko jarraibideak
GFAren izaera orokorreko xedapenen genero eragina ebaluatzeko txostenak egiteko jarraibideak
Berdintasuna jaietan eskuorria
Tokiko administrazio publikoan jazarpen sexistaren prebentziorako eta horren aurrean jarduteko protokoloak egiteko gida
Indarkeria matxistari, Gipuzkoako Foru Aldundian erabilitako terminologiari eta horren oinarria den azterketari buruzko agiria
Gipuzkoan emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko I. Foru Plana
Gipuzkoako kontziliazio erantzunkiderako I. Foru Plana
Eztabaida feministarako kaierak
6 urtetik 14 urteko haur eta gazteen artean sexismoaren eta indarkeria sexistaren prebentzioa lantzeko tresnak eskaintzen dira
4 adin tarte bereiztu dira eta bakoitzak ikus-entzunezko ezberdin bat du. Horrez gain, ikus-entzunezko bakoitzak gida digital bat du lagun: hezitzaileak indarkeria sexistan formatzeko eta haur eta gazteekin tresnak lantzerakoan zein urrats eman behar dituzten azaltzen dutena.
6-8 urte
Animaziozko ikus-entzunezkoaren bitartez, adin honetako haurrek sexismoa identifikatzeko hurbilpen bat egingo dute.
8-10 urte
Bideo-jokoaren bitartez, adin honetako gaztetxoek sexismoa identifikatzeko baliabideak eskuratuko dituzte.
10-12 urte
Fikziozko ikus-entzunezkoaren bitartez, adin honetako gazteek sexismoa eta indarkeria sexistaren oinarriak identifikatuko dituzte.
12-14 urte
Web-Apparen bitartez, adin honetako gazteek sexismoa eta indarkeria sexistaren oinarriak eztabaidatuko dituzte.