Zerga zuzenak

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga (ODZ)

Zerga mota Zuzenekoa
Jasotzailea Foru Aldundia
Zergaduna Pertsona fisikoak
Oinarri ezargarria Oinordetzan edo Dohaintzan kosturik gabe lortutako ondare gehikuntzak.
Oinarriaren murrizpenak Oinordekoak aurreko edo ondorengo ahaideak eta ezkontidea edo izatezko bikote-laguna direnean, 400.000€ balio arteko oinordetzak ez dute zerga ordaindu beharrik. Ikusi murrizpenak ahaidetasun mailaren arabera.
Oinarri likidagarria Oinarri ezargarriri oinarriaren murriztapenak kendu ondorengo kopurua
Tarifa edo tipoa Oinordekoak, murrizpenak aplikatu eta gero, eta dohainekoak aurreko edo ondorengo ahaideak eta ezkontidea edo izatezko bikote-laguna direnean,  %1,5 aplikatuko da. Beste kasu guztietan, oinordetzan eta dohaintzan, ahaidetasun mailaren arabera kalkulatzen da. Eskala edo taldearen arabera ordaindu beharreko kuotak.

 

Kuota Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua.
Kenkariak Ez daude
Ordaindu beharrekoa Kuota bera.

Oinordetza (herentzian jasotakoa) eta Dohaintzen (bizi den norbaitengatik jasotakoa) gaineko zergak izaera zuzena du. Pertsona fisikoek kosturik gabe lortutako ondare gehikuntzak zergapetzen ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak jasotzen du zerga honengatik ordaindutakoa.

Zer zergapetzen du?

Zerga horrek, batik bat, honakoak zergapetuko ditu:

  • Herentziaz edo lagapenez beste edozein oinordetza tituluz ondasunak eta eskubideak eskuratzea.
  • Ondasunak eta eskubideak eskuratzea dohaintzaz.
  • Bizi aseguruen kontratuen onuradunek jasotako zenbatekoak, asegurua kontratatu duena (poliza sinatu zuena) eta onuraduna pertsona bera ez bada.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?

  1. Oinarri ezargarria: Oinordetzan edo Dohaintzan kosturik gabe lortutako ondare gehikuntzak, hau da herentziaz edo bizi den norbaitengandik jasotakoa.
  2. Oinarriaren murrizpenak: Oinordekoak aurreko edo ondorengo ahaideak eta ezkontidea edo izatezko bikote-laguna direnean, 400.000€ balio arteko oinordetzak ez dute zerga ordaindu beharrik. Ikusi murrizpenak ahaidetasun mailaren arabera.
  3. Oinarri likidagarria: Oinarri ezargarriari oinarriaren murriztapenak kendu ondoren lortzen den kopurua da.
  4. Tarifa edo tipoa: Oinordekoak, murrizpenak aplikatu eta gero, eta dohainekoak aurreko edo ondorengo ahaideak eta ezkontidea edo izatezko bikote-laguna direnean,  %1,5 aplikatuko da. Beste kasu guztietan, oinordetzan eta dohaintzan, ahaidetasun mailaren arabera kalkulatzen da. Eskala edo taldearen arabera ordaindu beharreko kuotak.
  5. Kenkariak: Ez daude
  6. Ordaindu beharrekoa: Kuota bera izango da.

Ekin lanari!