Zeharkako zergak

Ondare Eskualdaketen gaineko zerga (OEZ)

Zerga mota Zeharkakoa
Jasotzailea Foru Aldundia
Zergaduna Pertsona fisikoak eta pertsona juridikoak
Oinarri ezargarria Bigarren eskuko salerosketaren balioa, besteak beste, zergapetzen du
Oinarriaren murrizpenak Ez daude
Oinarri likidagarria Salerosketaren balioa.
Tarifa edo tipoa

%7: Ondasun higiezinen eskualdaketak

%4: Etxebizitzen eskualdaketak

%2,5: Ohizko etxebizitzen eskualdaketak

%4: Ondasun higikorren eta abereen eskualdatzeak

Kuota Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua.
Kenkariak Ez daude
Ordaindu beharrekoa Kuota bera.

Ondare Eskualdaketen gaineko zerga zeharkako zerga da, pertsona fisiko eta juridikoek ordaindu behar dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jasotzen du.

 

Zer zergapetzen du?

Besteak beste, bigarren eskuko etxebizitza edo ibilgailu bat erostean zerga hau ezartzen zaio salerosketaren balioari. Bigarren eskuko salmentetan egiten den kontsumotan ez da BEZa zergapetzen, (lehenago zergapetu delako dagoeneko), eta bere ordez Ondare Eskualdaketen zerga ezartzen da.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?

  1. Oinarri ezargarria: Bigarren eskuko salmentaren salneurria izango da.
  2. Oinarriaren murrizpenak: Ez daude.
  3. Oinarri likidagarria: Oinarri ezargarria bera da.
  4. Tarifa edo tipoa: Oinarri likidagarriari ezartzen zaion ehunekoa. Eskualdatzen den ondasunaren arabera, hauek dira aplikatuko diren tarifa edo tipoak:
    • %7: Ondasun higiezinen eskualdaketak, lokalak, pabiloiak...
    • %4: Etxebizitzen eskualdaketak, Ohikoak ez diren etxebizitzak eta hauekin batera eskualdatzen diren eranskinak eta garaje plaza independenteak (gehienez bi).
    • %2,5: Ohizko etxebizitzen eskualdaketak eta hauekin batera eskualdatzen diren eranskinak eta garaje plaza independenteak (gehienez bi), beti ere eraikin berdinean badaude, hurrengo baldintzak betetzen badira:
      • Etxebizitza eroslearen ohiko bizilekua izatea. Horretarako, orokorrean, etxebizitza erosi eta hurrengo 12 hilabetetan joan beharko da bizitzera eta bertan, gutxienez, hiru urte pasa beharko dira jarraian.
      • Eraikitako azalera 120 m2 -tik gorakoa edo azalera erabilgarria 96 m2 -tik gorakoa ez izatea. Gainera, familiabakarreko etxebizitzen kasuan, lursailaren azalera, eraikinak hartzen duena barne, 300 m2 -tik gorakoa ezingo du izan. Baldintza hau ez dute bete beharko familia ugariko titularrek.
      • Erosleak aurretik inoiz ez aplikatu izana %2,5eko tasa murriztua beste ohiko etxe batengatik edo berdinagatik.
    • %4: Ondasun higikorrak (ibilgailuak...) eta abereak eskualdatzen direnean
  5. Kuota: Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua.
  6. Kenkariak: Ez dago kenkaririk.
  7. Ordaindu beharrekoa: Kuota bera.

Ekintza Juridiko eta Dokumentatuen gaineko zerga (EJDZ)

Zerga mota Zeharkakoa
Jasotzailea Foru Aldundia
Zergaduna Pertsona fisikoak eta pertsona juridikoak
Oinarri ezargarria Dokumentatu beharreko agiriak adierazten duen balioa.
Oinarriaren murrizpenak Egon badaude baina kasu berezietan
Oinarri likidagarria Oinarri ezargarriri oinarriaren murriztapenak kendu ondorengo kopurua
Tarifa edo tipoa %0,5 kasu guztietan
Kuota Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua.
Kenkariak Ez daude
Ordaindu beharrekoa Kuota bera.

 

Zer zergapetzen du?

Ekintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga ordaindu behar da notarioaren aurrean agiriak edota administrazio zein merkataritza arloko dokumentu jakin batzuk formalizatzean. Hauek dira Egintza Juridiko Dokumentatuak:

  • Notaritzako dokumentuak: eskriturak, aktak eta notarioaren aurrean egindako lekukotzak. Eskrituren eta akta notarialen lehen kopiak, baldin eta kopuru edo gauza baloragarri bat baldin badute xedea eta inskribatu daitezkeen egintza edo kontratuak jasotzen badituzte. Adibidez:
    • BEZari lotutako ondasun higiezinen emateak. Adibidez, eraikin higiezin berri baten erosketa eskritura.
    • Ondasun higiezinen banaketa, zatiketa, bateratze edo elkarketak. Adibidez: Jabetza Erregistroan azpibanatzen diren edota, alderantziz, finka bakar bat osatuz elkartzen diren etxebizitzak edo finkak.
    • Obra berriko aitorpenak, banaketa horizontalak.
    • Hipoteka bermedun maileguak eratzea eta kitatzea.
  • Dokumentu administratiboak: Erregistro Publikoetan egindako prebentziozko idatzoharrak, esate baterako: bahiturak, jabetza bati buruz erabaki gabeko demandak, eta abar.
  • Merkataritzako dokumentuak: kanbio-letrak, ordaindukoak, ordainagiriak eta jiroaren pareko dokumentu oro.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa?

  1. Oinarri ezargarria: Dokumentatu beharreko agiriak adierazten duen balioa.
  2. Oinarriaren murrizpenak: Egon badaude baina kasu berezietan.
  3. Oinarri likidagarria: Oinarri ezargarriari oinarriaren murriztapenak kendu ondoren lortzen den kopurua da.
  4. Tarifa edo tipoa: %0,5 kasu guztietan.
  5. Kuota: Oinarri likidagarriari tarifa edo tipoa aplikatzerakoan ateratzen den kopurua.
  6. Kenkariak: ez daude.
  7. Ordaindu beharrekoa: Kuota bera.

 

Ekin lanari!