Euskal Herrian gai historikoei buruz ikertzea zaila den ideia oso zabaldua egon da artxiboetara hurbiltzen diren pertsonen kontzientzian, eta oraindik ere hala jarraitzen du izaten. Artxibo hau bezalakoek, ordea, ideia hori zuzena ez dela erakusten dute. Kontutan hartu behar dugu XVI. mendetik XX. mendera arteko milioika agiri kontserbatzen ditugula, orain arte banan-banan deskribatu ez direnak –ikus kolaborazio atala- eta, hori lortzeko, lan eskerga eta denbora handia eskatzen dutenak. Ondorioz, oraindik artxiboetan asko dago ezagutzeko; hain zuzen ere, nor izan ginen eta nor garen hobeto jakiteko balioko digun ezagutza.
Ohartu behar dugu, baina, ez dagoela dokumentu "perfekturik", hots, guztia azaltzen duenik. Edozein ikerketak, baita txikienak ere, dokumentuen interpretazio bat behar du. Dokumentuetan hauek sortuak izan ziren garaiko errealitatea islatzen da, ez dira sortzen etorkizuneko irakurleren batengan pentsatuz. Hori dela eta, ezinbestekoa izango zaigu ikerkuntza jakin baterako interesgarrienak edo iradokitzaileenak izan daitezkeenak aukeratzea.
Artxibo honetan ohikoak diren ikerketak hauexek dira: