Funtsak eta agiriak lehendik ezagutzen badituzu, zera egin dezakezu:
1. Inbentario orokorra kontsultatu, Funtsen sailkapen koadroaren bitartez, funtsak zeintzuk diren ezagutu dezakezu. Gainera, loturak, estekak, Artxibo atarira eramango zaituzte.
2. Artxiboko agirien deskripzioak batzen dituen Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxibo Historikoen ataria (artxibo honetako 460.000 deskripzio erregistroak, eta 1.600.000 irudi baino gehiago).
Funtsak eta agiriak lehendik ezagutzen ez badituzu funtsen arteko ibilbide bat proposatzen dizugu. Hau da ibilbide horren adierazpide grafikoa, informazioa jaso dezakezu irudien gainean klikatuz.
Justizia administrazioak gaur egungo garaian (1840-1960) sortutako dokumentuen funtsak.
Gehiago ikusi
Sancti Spiritus Unibertsitateak haren eginkizunetan sortutako artxibo eta liburutegi funtsak.
Gehiago ikusi
Hipoteka Kontularitzak, gaur egungo jabetza erregistroen aurrekari zuzenak dira. Gipuzkoan, Hipoteka kontularitzek 1768 eta 1862 bitartean funtzionatu zuten.
Gehiago ikusi