Atzealdea Anoetako “A-14 Lasarbe” Sektoreko Plan Partzialaren 2. Aldaketaren Ingurumen Ebaluazio Estrategiko Sinplifikatuaren dokumentazioa kontsultatzeko eta ekarpenak egiteko moduan dago

2024·07·03


Anoetako “A-14 Lasarbe” Sektoreko Plan Partzialaren 2. Aldaketaren Ingurumen Ebaluazio Estrategiko Sinplifikatuaren dokumentazioa kontsultatzeko eta ekarpenak egiteko moduan dago

 

Anoetako Udalak eskatuta, “A-14 Lasarbe” Sektoreko Plan Partzialaren 2. Aldaketaren ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren kontsulten eta jendaurreko informazioaren izapidea hasi du Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza Orokorrak.

Hori dela eta, eskuragarri daude web orri honetan aldaketaren dokumentuak eta ingurumen agiri estrategikoa,  herri administrazioek eta publiko orokorrak aztertu ahal izateko eta komenigarri iruditzen zaizkien ingurumen arloko iradokizun eta ekarpenak aurkezteko.

Iradokizun eta ekarpenak aurkezteko hilabeteko epea egongo da.

Dokumentazioa