Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Ingurumena

Ekonomia berde batera bideratzea betebehar etiko eta solidarioa da Ingurumen Departamenturako. Ez planetaren etorkizuna babesteko bakarrik baizik eta etorkizunerako aukera ekonomiko bati eusteko, hazi eta, aldi berean, enplegua sortzeko. Horretarako, etengabe praktika egokiak, sinergiak eta enpresa eta erakundeen arteko lankidetzak bilatuko ditugu.

Departamentoaren baitan, ingurumeneko zuzendaritzaren helburua da gure lurraldean ingurugiroa kudeatzeko eta babesteko politikak definitzea eta sustatzea. Honetarako, alor bakoitzean helburu estrategiko batzuk definitu ditugu.

Aplikazio habiaratuak

Hondartzetako Web-Kamerak

Aplikazio habiaratuak


​​​​​​​
​​​​​​​

Helburu estrategikoak

Garapen jasangarria

Garapen jasangarria

Iraunkortasuna Gipuzkoaren nortasun-ezaugarri bihurtzea, eta helburu horretan lurraldeko herritar, erakunde, egitura ekonomiko eta sozial guztiak sartzea: Tokiko Agenda 21. Emaitzak ebaluatzea. Garapena gobernantza demokratikoaren tresna gisa, Gipuzkoan garapen iraunkorraren eredu bat lortzeko.

Ekonomia zirkularra

Ekonomia zirkularra

Behin betiko konpontzea hondakinen kudeaketaren arazoa, iraunkortasun ekonomikoaren, sozialaren eta ingurumenekoaren irizpideekin. Birziklatzearen eta berrerabilpenaren alorrean elkarlan-erakunde bat sortzea.

 

Energia jasangarria

Energia jasangarria

Iraunkortasuna Gipuzkoaren nortasun-ezaugarri bihurtzea, eta helburu horretan lurraldeko herritar, erakunde, egitura ekonomiko eta sozial guztiak sartzea: Energia-eraginkortasuna (garapena). Tokiko ekonomia eta energian enplegu iraunkorra dinamizatzea.

 

Ingurumen Ebaluazioa

Ingurumen Ebaluazioa

Departamentuak Gipuzkoaren ikur bilakatu nahi du jasangarritasuna. Ingurumen ebaluazioak –plan, programa eta proiektuenak- funtsezko tresna estrategikoak dira, giza ekintzak ingurumenean eta ongizatean izan ditzakeen eraginak prebenitu eta zuzentzeko. Ingurumen ebaluazioen bidez, Departamentuak ingurumeneko eta jasangarritasuneko irizpideak txertatzen ditu hirigintza planeamenduan eta beste planetan, eta obra edo instalakuntza proiektuetan, eta partaidetza sustatzeko baldintzak hobetzen ditu.

 

GNaturaldia

GNaturaldia

Iraunkortasuna Gipuzkoaren nortasun-ezaugarri bihurtzea, eta helburu horretan lurraldeko herritar, erakunde, egitura ekonomiko eta sozial guztiak sartzea: Gipuzkoan iraunkortasunerako hezkuntza-programa sortzea.

 

Klima Aldaketa

Klima Aldaketa

Klima-aldaketa dugu mende honetako ingurumen erronka nagusia eta etorkizuneko perspektibak nazioarte mailan hartzen diren erabakien eta ezartzen diren bide-orrien mendean badaude ere, horiek toki mailako konpromisoak eta neurriak behar dituzte osagarri.

Departamentuak, Aldundiak dituen eskumenetatik abiatuta, garapen hipokarboniko  eredu baten aldeko trantsizioan eta klima aldaketaren mehatxua murrizteko jardunean lagundu nahi du.

Horretarako, Diputazioaren eskumenetan oinarrituko den Gipuzkoaren Klima Aldaketaren Kontrako Estrategia 2050 definituko da. Estrategia klima-gobernantzarako tresna izango da, departamentu eta erakunde arteko politika transbertsalez hornitua, Gipuzkoara jarduera esparru koordinatua ekartzera, berotegi efektuko gasen emisioak murriztera, emisio horiek dituzten ondorioak arintzera, eta ondorio horietara egokitzera begirako neurriak garatzearren. Aurreikusten diren beste tresnak izango dira, Klima-aldaketaren Kontrako Borrokarako Behatokia eta Mahaia, biak Gipuzkoa mailakoak.

 

Hondartzak-itsasertza

Hondartzak-itsasertza

Gipuzkoako hondartzak modu integralean kudeatzea. Kudeaketa-sistema integratu bat ezartzea,  kalitatea kudeatzeko sistemetarako ziurtagiria (ISO9001) eta ingurumena kudeatzeko sistemetarako ziurtagiria (ISO14001) lortzea. Hondartzak higiene eta osasun baldintza egokietan erabiltzea sustatzea, jardueren eragina murriztuz eta irisgarritasuna hobetuz, erabiltzaileak guztiz asebeteta egotea lortzeko heburuarekin.