Oinarrizko kontzeptu orokorrak

Zer da ingurumen-ebaluazio estrategikoa?

Prozedura tekniko eta administratibo bat da, ingurumenaren gaineko ondorio adierazgarriak dituzten edo izan ditzaketen plan eta programa jakin batzuk prestatzean eta abian jartzean ingurumen-alderdiak, edo, modu orokorrago batean, jasangarritasun-irizpideak txertatzera bideratua, modu arrazoituan aztertutako alternatiba-multzo baten aurrean, denetan egokiena aukeratzeko eta plan eta programa horiek ingurumenean eta gizakiaren ongizatean izan litzaketen ondorioak prebenitzeko eta zuzentzeko.

Definizio horri dagokionez, “plan eta programa” esatean aditzera ematen da behar sozialak asetzeko estrategia-, zuzentarau- eta proposamen-multzoa, zuzenean gauzatzeko modukoak ez direnak, proiektu baten edo gehiagoren bitartez garatzekoak baizik.

 

1. Estatuko legedia

      Testu kontsolidatua -Erderaz- X

2. Autonomia erkidegoko legedia

Autonomia-erkidegoko honako legedia ere aplikatzekoa da, betiere Estatuko legediaren oinarrizko alderdietan kontraesanik sortzen ez bada:

3. Ezarritako Prozedurak

Lehen aipatutako Estatuko eta Autonomiako araudiak ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko bi motatako prozedurak bereizten ditu:

 

Organo sustatzailea: plana edo programa formulatzeko edo/eta baimentzeko prozedura abiarazteko eskumena duen herri-administrazioko organoa (hari lotutako edo haren mendeko organismo edo erakunde publikoak barne), betiere dagokion arloko legediak ezarritakoaren arabera, eta horrenbestez, plan edo programaren edukian ingurumen-alderdiak sartu behar dituena, horretarako ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura erabilita.

Organo substantiboa: plana edo programa behin betiko onartzeko eskumena duen herri-administrazioko organoa.

Ingurumen-organoa: herri-administrazio eskumenduneko organoa, planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiten duena espedienteen azterketa teknikoaren bitartez eta  irismeneko agiria, ingurumen-adierazpen estrategikoa eta  ingurumen-txosten estrategikoa ere egiten dituena, plan edo programaren edukian ingurumen-alderdiak sartzen laguntzeko.

10/2021 Legeko 62. artikuluan xedatutakoari jarraituz, plana edo programa behin betiko onartzeko eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokionean, bere barne-antolamenduan ingurumen-arloko eskumenak esleituak dituen departamentua (gaur egun, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentua) arduratuko da ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteaz.

Erasandako herri-administrazioak: jarraian adierazitako gaietan eskumen espezifikoak dituzten herri-administrazioak: biztanleria, giza-osasuna, biodibertsitatea, geodibertsitatea, fauna, flora, lurzorua, ura, airea, zarata, faktore klimatikoak, paisaia, ondasun materialak, kultur ondarea, lurralde-antolamendua eta hirigintza.

Publiko interesduna: kontzeptu honetan sartzen dira honakoak:

  1. Pertsona fisiko zein juridiko oro, bai ingurumen-ebaluazioa bete behar duen plana edo proiektua sustatzen duelako, bai bere eskubide zein interes legitimoak, banako nahiz kolektiboak, plana edo proiektua baimentzeko prozeduran hartzen den erabakiaren eraginpean egon litezkeelako.
  2. Irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko oro (elkarteak, fundazioak eta abar), jarraian adierazitako eskakizunak betetzen badituzte:
  • Beren estatutuetan adierazitako xedeen artean egotea oro har ingurumena edo bereziki ingurumen-elementuren bat babestea, eta xede horiek ingurumen-ebaluazioaren eraginpean egoteko aukera ikustea
  • Gutxienez bi urtez legez eratuta eta inskribaturik egotea, eta beren estatutuetako xedeak lortzeko beharrezko ekintzak modu aktiboan gauzatzen ematea
  • Beren estatutuen arabera, jarduera garatzea aztergai den plan edo proiektu horrek erasandako lurralde-eremuan

Publiko orokorra: Pertsona fisiko zein juridiko oro, baita horien elkarteak, erakundeak nahiz taldeak ere, aplikatu beharrekoa den araudiaren arabera eratuta badaude, eta publiko interesduntzat hartzeko eskakizunak betetzen ez badituzte.