Atzealdea Amalia Iglesias Serna
KOLDO MITXELENA Kulturuneak aurrera darama Poetika izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko.
Partehartzaileak: Amalia Iglesias Serna. Aurkezpena: José Luis Padrón. Aurkezpen poetikoa: Carlos Aurtenetxe.
Biografiak:
Amalia Iglesias Serna (Menaza, Palentzia, 1962). Filologoa, saiakeragilea eta kultura-kazetaria. Hamar urtez, Diario 16 egunkariko Culturas gehigarriaren koordinatzailea izan zen. Orobat koordinatu zuen Revista de Libros, Caja Madrid Fundazioarena, baita ere La alegría de los naufragios poesia-aldizkaria eta Contemporáneos poesia-orrialdea, ABC egunkariko kultura-gehigarrikoa. Kogidoilaria izan zen, Julia Pierarekin batera, Antonio Gamoneda: Escritura y alquimia (2009) dokumentalean. Hogeita hamar urtean baino gehiagoan, literatura-kritikari modura kolaboratu du askotariko komunikabideetan. Gainera, María Zambranoren obraren eta bizitzaren ezagutzaile handia da. Bere lehen liburuarekin –Un lugar para el fuego–, Adonáis saria irabazi zuen, 1984an. Memorial de Amauta (Alonso de Ercilla saria, Eusko Jaurlaritzarena, 1987), Dados y dudas (Jaime Gil de Biedma sariaren accesita, 1995), Lázaro se sacude las ortigas (Francisco de Quevedo saria, Abada, 2005), eta Antes de nada, después de todo (2003). Haren azken liburuak: La sed del ríoeta Tótem espantapájaros, biak 2016an argitaratuak.
Carlos Aurtenetxe (Donostia, 1942). Poeta, kontalaria eta saiakeragilea. Kolaboratzailea izan zen Kurpil eta Kantil literatura-aldizkarietan. 1977. urtean, Los Lemmings izeneko kontakizunarekin, Donostia Hiria ipuin saria irabazi zuen. Pieza del templo, Figuras en el friso eta Las edades de la noche poema-bildumengatik, sari hauek jaso zituen, hurrenez hurren: Irun Hiria (1982), Blas de Otero (1982) eta Alonso de Ercilla (1983). 1990ean, Euskal Herriko Unibertsitateak Palabra perdida / Galdutako hitza liburukia editatu zuen. Hiru euskal eskultoreren obrari eskainitako trilogia baten egilea da: La casa del olvido (Eduardo Chillida, egilekide), Jorge Oteiza, la piedra acontecida eta Acanto ciego (Remigio Mendibururen collage argitaragabeekin). Jean Mambrinoren obraren gaztelaniarako itzultzailea.Haren azken obra argitaratuak: La locura del cielo (El gallo de oro, 2015) eta Historia de la hierba (El gallo de oro, 2018).
Beste link batzuk:
https://es.wikipedia.org/wiki/Amalia_Iglesias
https://es.wikipedia.org/wiki/Carlos_Aurtenetxe_Marculeta
2019/03/16
Amalia Iglesias Senra
José Luis Padrón
Carlos Aurtenetxe