Atzealdea Karlos Linazasoro
KOLDO MITXELENA Kulturuneak aurrera darama “Poetika” izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko.
Parte-hartzaileak: Karlos Linazasoro eta Aritz Gorrotxategi.
Biografiak:
Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Filologoa da ikasketaz, eta liburuzaina lanbidez. Haurrentzako, gazteentzako zein helduentzako liburuak idatzi ditu. Azken atal honetan, ipuinak, nobelak, poesia, antzerkia eta aforismoak daude. Ugari ditu poema liburu eder eta handiak: Udazkeneko karabana erratua (Elkar, 1991); Euriaren eskuak (Alberdania, 1995); Denbora aleak (Pamiela, 2005), beste hainbaten artean. Xabier Lete I. Saria irabazi zuen,Ezer gehiago behar gabe (Pamiela, 2012) lanarekin. Lurra bere erro gorrira (Balea Zuria, 2018) titulupean kaleratu du tolosarrak bere azken poema-bilduma. Karlos Linazasororen poemen antologia bildu zuen XX. Mendeko Poesia Kaierak bildumak.
Aritz Gorrotxategi (Donostia–San Sebastián, 1975) genero ezberdinak jorratu dituen idazlea da: gidoia eta artikulua, itzulpena eta literatura kritika, poesia eta prosa. Zuzenbidean lizentziatua, iaz kaleratu zuen bere orain arteko azken lana: Ahazten diren gauzak (Erein, 2018) ipuin bilduma. Kafkaren labankada (2001) lehen nobelarekin, Kutxa Irun Hiria saria irabazi zuen. Donostia Hiriko Kutxa Literatur Saria irabazi zuen Zer egingo dugu orain opariekin? (Algaida, 2017) lanari esker. Espainiako Kritikaren Saria jaso zuen, euskarazko poesiaren alorrean, Hariaz beste (Erein, 2011) lanarekin.
Beste linkak:
https://es.wikipedia.org/wiki/Karlos_Linazasoro
https://eu.wikipedia.org/wiki/Aritz_Gorrotxategi
2019/04/12
Karlos Linazasoro
José Luis Padrón
Aritz Gorrotxategi