Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970

2024/06/08

-

2024/09/30

San Telmo Museoa

Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100. urteurrenaren testuinguruan kokatuta, erakusketak Chillidaren sormen unibertsoa aurkezten du bere garaiko kultura artistikoaren esparru zabalean, lehen hamarkadetan zentratuz, 1950 eta 1970 bitartean, eskultoreak bere ideal estetikoak eta iruditeria plastikoa definitzen dituenean.

María Bolaños da erakusketaren komisarioa, eta ikusizko konexioen, lotura kontzeptualen eta paraleloan egindako esplorazioen sarean sakontzen du. Sare horrek Chillida batu zuen, modu batera edo bestera, bere belaunaldiko artisten kezkekin, praktikekin, balioekin eta joerekin. Erakusketak 30 museo eta bildumatik gorako ehun artelan baino gehiago biltzen ditu: eskulturak, argazkiak, margolanak, koreografiak, diseinua, dokumentu historikoak, partiturak eta filmak.

Google Calendar-era gehitu

San Telmo Museoa

Museoak