Frutikultura

Sagardotarako sagarrondoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1916an Pomologia Batzorde Berezia sortu zuenetik, erakunde horrek sagarraren landaketa eta azterketa bultzatu ditu, baita sagardogintzari dagokiona ere. 1982 urtean, Aldundiak Pomologia Sustatzeko programa bat ezarri zuen eta, horren ondorioz, bertako sagar aldaeren mintegia sortu eta aldi berean sagardotarako sagarrondoak landatzeko laguntza plana ezarri zuen, gaur egun jarraitzen duena.

 

Araudia

72/2017 Errege Dekretua, otsailaren 10ekoa, berezko sagardo eta sagardo mota desberdinei buruzko kalitate araua onartzen duena.

BOE deskargatu

Otalarrea esperimentazio finka

Bertako sagarren aldeko erronka

Imagen de la finca Otalarrea

Gipuzkoako Foru Aldundiak urteak daramatza lanean Gipuzkoan egiten den sagardo guztia Gipuzkoan ekoiztutako sagarrarekin eta bertako barietateekin egin dadin. Zertarako? Sagardoaren kalitatea hobetzeko eta nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiak errentagarriago bihurtzeko, hartara ustiategiak hustu ez daitezen eta gazteak ekoizle bihur daitezen.

Helburu nagusiak

Otalarrean proiektu handi bat jarri dugu abian, hiru helburu nagusirekin:

  1. Bertako barietateak gordetzea.
  2. Mintegi jabeei eta baserritarrei ugalketarako landare material osasuntsua eskaintzea.
  3. Bertako sagardotarako sagarrondoen barietatearekin esperimentatzea.