Lurralde Plan Partzialen berrikuspenak
Lurralde Plan Partzialak (LPP) eskualde-mailako antolamendu-planak dira eta, 4/1990 Legeak —maiatzaren 31koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzkoak— xedatzen duenaren arabera, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan (LAG) eta Lurralde Plan Sektorialetan (LPS) xedatutakoa zehazten eta zabaltzen dute.
LPP bakoitza udalaz gaindiko gida bat da udalerri bakoitzak prestatzen dituen Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak idazteko. Plana egiteko ekimena Eusko Jaurlaritzan lurralde plangintzaren arloko eskumena duen sailari eta foru aldundiei dagokie, Planak lurralde historiko desberdinetako udalerriei eragiten dienean izan ezik; kasu horretan, ekimena aipatutako sailak erabiliko du beti.
LAGek, bestalde, Euskadiko Lurralde Estrategia definitzen dute eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoa 15 eremu funtzionaletan edo zona homogeneotan banatzen dute. Eremu horietako bakoitzerako, lehen aipatutako lurralde-plan partziala idatzi behar da.
Goierriko Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partziala
Urola Kostako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partziala