193 Errentengatik eta kapital higikorraren etekinengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena

Nork aurkeztu behar du?

Kapital higiezinen etekinak ordaindu dituztenak eredu hori aurkeztera behartuak daude ondokoak ezik:

Jasotzailea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada:

  • Mota guztietako finantza entitateetako kontuetatik ondorioztatutako kontraprestaziogatik lortutakoak, aktibo finantzarioen gaineko eragiketetan oinarriturikoak barne, 126 ereduan aitortu beharko direnak.
  • Aktibo finantzarioen harpidetza, eskualdaketa, itzulketa edo amortizazioan lortutakoak, 124 ereduan aitortu beharko direnak.
  • Kapitalizazio eragiketetatik edo bizitza edo baliaezintasun aseguruko kontratuetatik sortutakoak, 128 ereduan aitortu behar direnak.

Jasotzailea Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboa edo establezimendu iraunkorreko Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada, aurrekoez gain ondokoak ere aitortu beharko ditu:

  • Hiri ondasun higiezinen errentamendu edo azpierrentamendutik sortutakoak, 115 ereduan aitortu behar direnak.
  • Inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio edo partaidetzak eskualdatu edo itzultzeagatik lortutakoak, 117 ereduan aitortu behar direnak.

Zer aitortzen da?

Aitorpenaren ekitaldian ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet:  ZergaBidea plataforma erabiliz edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz.  Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.
  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.
  • Papera: aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua Finantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren

Laguntza programa

Diseinu logikoak

Araudia

546/2023 Foru Agindua, abenduaren 5ekoa, zeinaren bidez onesten baita «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kapital higigarriaren zenbait etekinen gainean eta sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zenbait errentaren gainean egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena» izena duen 193 eredua eta hura aurkezteko moduak eta epeak ezartzen baitira.

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa,  Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

123 Errentei eta kapital higikorraren etekinei aplikatutako atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)