123 Kapital higigarriaren errenta eta etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa 

Nork aurkeztu behar du?

Kapital higiezinen etekinak ordaintzen dituztenak eredu hori aurkeztera behartuak daude ondoko kasuetan ezik:

Jasotzailea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada:

  • 126 ereduan aitortu beharko dena: mota guztietako finantza erakundeetako kontuetatik sortutako kontraprestaziotik lortutakoak.
  • 124 ereduan aitortu beharko dena: aktibo finantzarioak eskualdatu, itzuli edo amortizatzetik lortutakoak.
  • 128 ereduan aitortu beharko dena: kapitalizazio eragiketetatik eta bizi edo elbarritasun aseguru kontratuetatik sortutakoak.

Jasotzailea Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboa edo establezimendu iraunkorreko Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada, aurrekoez gain ondokoak ere aitortu beharko ditu:

  • 115 ereduan aitortu beharrekoak: ondasun higiezin hiritarren errentamendutik edo azpierrentamendutik sortutakoak.
  • 117 ereduan aitortu beharrekoak: akzioak eskualdatu edo itzultzetik edo inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetzetatik lortutakoak.

Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhilekoan ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira, atxikipen tasa aplikagarrien arabera kalkulatuta.

Urtea amaitutakoan urteko 193 eredua aurkeztuko da eta bertan 123 ereduan aitortutako errentaren jasotzaileen zerrenda egingo da.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

  •  Hiruhilekoa. Aurkezpena apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan egingo da urte naturaleko lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoengatik, hurrenez hurren.  Urteko laugarren hiruhilekoan, aurkezpena hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo da. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.
  • Hilekoa. 6.010.121,04 euro baino eragiketa bolumen handiagoa dutenek aurkeztu beharrekoa.  Aitorpena egin eta hurrengo hileko lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu beharko da, abendukoa izan ezik, hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo baita. Salbuespen gisa, uztaileko aitorpenaren aurkezpena eta, hala bada, hari dagokion zenbatekoaren ordainketa abuztuaren 1etik irailaren 25era bitartean egin ahal izango dira. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. 

Araudia

21/2024 Foru Agindua, urtarrilaren 31koa, zeinaren bidez onesten baita 123 eredua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Kapital higigarriaren etekin jakin batzuen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Sozietateen gaineko zerga eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Zenbait errentaren gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak izenekoa, eta hura aurkezteko epeak eta moduak ezartzen baitira.

111/2024 Foru Agindua, martxoaren 3koa, honako hau aldatzekoa: urtarrilaren 31ko 21/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baita 123 eredua, «Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Kapital higigarrien etekin jakin batzuen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Sozietateen gaineko zerga eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Zenbait errentaren gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak» izenekoa, eta hura aurkezteko epeak eta moduak ezartzen baitira.

17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena.

137/2007 Foru Dekretua Foru Dekretua, abenduaren 18koa, zeinaren bidez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen baita eta Zerga Administrazioari informazioa emateko betebeharrak garatzen dituen 1999ko abenduaren 21eko 117/99 Foru Dekretua aldatzen baita. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

193 Errentengatik eta kapital higikorraren etekinengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)