117 Errentei edo ondare irabaziei aplikatutako atxikipenen eta konturako sarreren autolikidazioa: IKE kapital edo ondarearen akzio edo partaidetzak eskualdatzea edo itzultzea eta harpidetza eskubideak eskualdatzea. Konturako ordainketa

Nork aurkeztu behar du?

117 eredua aurkeztuko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren edo Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei edo Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboei jarraian adierazten diren etekinak ordaindu zaizkienean:

  • Sozietate kudeatzaileek, inbertsio fondoen partaidetzak itzultzen badira.
  • Atzerrian helbideraturik dauden inbertsio kolektiboko erakundeak badira, atxikipena edo konturako sarrera akzio edo partaidetzak komertzializatzen dituzten entitateek nahiz komertzializatzeko ahalmena duten bitartekariek egingo dute, eta subsidiarioki, baloreak harpidedun posibleen artean merkaturatu nahiz banatzen dituzten entitateek, beti ere itzulketa egiten dutenean.

Atxikipena ezin bada egin aurreko ataletan adierazitakoaren arabera, eskualdaketa egin duen edo dirua berreskuratu duen bazkide edo partaideak konturako ordainketa bat egin beharko du. Hala eta guztiz ere, egoitza iraunkorrik ez duten Ez-egoiliarren errentaren gaineko Zergaren zergadunek ez dute konturako ordainketa hori egin beharko.

  • Errentak edo ondare irabaziak harpidetza eskubideen eskualdaketagatik lortu badira, atxikitzeko edo kontura sartzeko obligazioa entitate gordailuzainarena izango da eta, haren ezean, eskualdatzailearen kontura jarduten duen finantza bitartekariarena edo eskualdaketan esku hartu duen fede-emaile publikoarena.

Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhilekoan ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira, atxikipen tasa aplikagarrien arabera kalkulatuta.

Urtea amaitutakoan urteko 187 eredua aurkeztuko da eta bertan 117 ereduan aitortutako errentaren jasotzaileen zerrenda egingo da.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

  • Hiruhilekoa. Aurkezpena apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan egingo da urte naturaleko lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoengatik, hurrenez hurren.  Urteko laugarren hiruhilekoan, aurkezpena hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo da. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da
  • Hilekoa. 6.010.121,04 euro baino eragiketa bolumen handiagoa dutenek aurkeztu beharrekoa.  Aitorpena egin eta hurrengo hileko lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu beharko da, abendukoa izan ezik, hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo baita. Salbuespen gisa, uztaileko aitorpenaren aurkezpena eta, hala bada, hari dagokion zenbatekoaren ordainketa abuztuaren 1etik irailaren 25era bitartean egin ahal izango dira. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Araudia

44/2017 Foru Agindua, 117 eredua onartzen duena, eta haren aurkezpen moduak ezartzen dituena. (PDF)

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena. (PDF)

17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

187 Errentei edo ondare irabaziei aplikatutako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena: Inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondarearen akzio edo partaidetzak eskualdatzea edo itzultzea

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)