187 Errentei edo ondare irabaziei aplikatutako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena: inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondarearen akzio edo partaidetzak eskualdatzea edo itzultzea eta harpidetza eskubideak eskualdatzea

 

Nork aurkeztu behar du?

187 eredua aurkeztuko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren edo Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei edo Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboei adierazten diren etekinak ordaindu zaizkienean:

  • Sozietate kudeatzaileek, inbertsio fondoen partaidetzak itzultzen badira.
  • Inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzak merkaturatzen dituzten entitateak, beren izenean partaidearen kontura erregistratutako partaidetzak helburu dituzten eragiketei dagozkienez.
  • Atzerrian helbideraturik dauden Inbertsio Kolektiboko Erakundeak badira, atxikipena edo konturako sarrera akzio edo partaidetzak komertzializatzen dituzten entitateek nahiz komertzializatzeko ahalmena duten bitartekariek egingo dute, eta subsidiarioki, baloreak harpidedun posibleen artean merkaturatu nahiz banatzen dituzten entitateek, beti ere itzulketa egiten dutenean.
  •  Harpidetza eskubideen eskualdaketan Espainiako balore gordailuzainak esku hartzen duenean, gordailuzaina. Lurralde espainiarreko gordailuzain hori ez dagoenean, eragiketan esku hartu duen bitartekari finantzarioa edo fede-emaile publikoa.

    Zer aitortzen da?

Inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondarearen akzio edo partaidetzak eskualdatu eta itzultzetik eta harpidetza eskubideak eskualdatzeagatik lortutako errenta edo ondare irabaziak eta atxikipenak aitortzen dira.

Eredu horretan 117 ereduan urtean zehar aitortutako errentak erlazionatzen dira.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet-Fitxategia: aurkeztu beharreko fitxategia Zergabidea plataformaren bitartez erantsita. 
  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Diseinu logikoak

Araudia

554/2022 Foru Agindua, azaroaren 27koa, zeinaren bidez aldatzen baita abenduaren 29ko 556/2017 Foru Agindua, 187 eredua eta haren aurkezpen moduak onesten dituena.

685/2021 Foru Agindua, abenduaren 17koa, zeinaren bidez aldatzen baitira abenduaren 29ko 556/2017 Foru Agindua, martxoaren 5eko 91/2020 Foru Agindua, urtarrilaren 21eko 27/2018 Foru Agindua, eta abenduaren 29koa 530/2020 Foru Agindua, hurrenez hurren 187, 189, 198 eta 289 ereduak onesten dituztenak.

528/2020 Foru Agindua, abenduaren 28koa 187 eredua eta haren aurkezpen moduak onartzen dituen abenduaren 29ko 556/2017 Foru Agindua aldatzen dituena.

471/2019 Foru Agindua, urriaren 9koa, 187 eredua eta haren aurkezpen moduak onartzen dituen abenduaren 29ko 556/2017 Foru Agindua aldatzen duena

556/2017 Foru Agindua, abenduaren 29koa, 187 eredua eta haren aurkezpen moduak onartzen dituena

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena. (PDF)

17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

Akats zuzenketa

Lotutako zergak (ereduak)

117 Errentei edo ondare irabaziei aplikatutako atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa: inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondarearen akzio edo partaidetzak eskualdatzea edo itzultzea. Konturako ordainketa.

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)